Gaur jokatuko dira Bizkaiko Taldekako azken bi kanporaketak, Leioan eta Gernika-Lumon, eta bi saioetan eskualdeko bertsolariez osatutako Leioatik Leioara eta Karidadeko masokistak taldeek hartuko dute parte. Gaurko kanporaketetako talde irabazleek ere finalaurrekoetarako sailkapena lortuko dute. Zorte on guztioi!
19:00etan Leioako Kazu tabernan hasita, bertsotan arituko dira Leioatik Leioara (Erlantz Pazos Ayo, Galder Bilbao Martinez, Jon Ortiz Larrucea, Peru Vidal Gurrutxaga, Inazio Vidal Gurrutxaga, Beñat Vidal Gurrutxaga, Tomas Lacarta Alvarez eta Xabier Sainz de la Maza Bilbao) eta Far Westeko bertsolariak (Aitor Arrutia Azkueta, Ander Ucelay Aristi, Asier Alcedo Cano, Idoia Anzorandia Kareaga, Ion Barrocal Besga, Jon Martinez Beaskoetxea eta Nahia Ruiz de Arbulo).
19:00etan baita ere, Gernika-Lumoko Harizpe txokoan kantuan izango dira Karidadeko masokistak (Aitor Fernández de Martikorena, Beñat López Arantzamendi, Germán Kortabarria Igartua, Josu Landeta Egurrola, Julen Ibañez Mugerza eta Pello Etxebarria Kerexeta) eta DuranGALDUEK (Ainhoa Urien Telletxe, Araitz Katarain Mugarza, Irune Basagoiti Agirre, Iruri Altzerreka Martinez eta Ixone Asategi Narbaiza).
Txapelketari buruzko informazio gehiago txapelketen atalean duzue ikusgai.

























