Jaietako saioen historia

Jaiak eta bertsoak ez dira sinonimoak, baina sarri askotan elkarren eskutik joan ohi dira biak. Izan ere, jai giroan ohi baino adierazkorrago gertatzen gara gehienok. Eta ematen du bertsoa ez dela adierazpide txarra besteengana iristeko, hitz laua kamutsegi suertatzen den egoeretan.
Horrezaz aspaldi ohartu ginen ALBEkook, eta horrexegatik ekin genion gogotik geure inguruko herrietako jaietan bertso saioak eratzeari. Herri batzuetan laster sustraitu zen bertso jeneroa. Beste batzuetan gehiago kostatu zen. Eta herri bakanen bat bada oraindik ere jaietako bertsoaren xarmari probetxurik atera ez diona. Etorriko dira horiek ere noizbait besteok antzina sartu ginen bertsogune magikora!
Bien bitartean esan dezakegu gure eskualdean partida bat herri eta auzo izaten direla urtero-urtero jaietako bertso saio alai, bizi eta txinpartatsuen lekuko. Euskal Herri osoko bertsolariek egiten digute bisita jai sasoian -pozik ere!-, bai baitakite zer esker onekoa den Uribe Kostako bertsozalea. Bai eta zer konplize ona ere bertso parrandarako. Tradizio luzearen indarra!
Hona hemen, bada, zuentzat prestatu ditugun argazki eta bideoak, hemen esandako guztiaren erakusgarri. Gozatu begi-belarriz, eta hurrengo jaietan egongo gara berriz!

 

52