Noiz sortu zen gurean
neurtutako hitza?
Noizkoa ote dugu
bertsoen langintza?
Erantzunak, laguna,
haizean dabiltza…
baina natura zaigu
indartsuen mintza:
itsasoak dakarren
ur gaineko bitsa
eta isiltzen ez den
haizete bortitza.
Atal honetan eskualdeko bertsolaritzaren historiaz mintzatuko gara. Noiztik datorren Uribe Kostako bertso tradizioa, zer bertso giro egon zen ALBE sortu aurretik, zelan sortu zen ALBE, ALBEren bilakaera luze bezain mamitsua, sortzaileak, eusleak, eragileak, mugarriak, erronkak…
Zuk ere parte hartu ahal duzu hemen, historia ez baitu bakar batek idazten. Taldea gara eta harro gaude gure talde izaeraz. Kontaketa honetan daturen bat edota argazkiren bat erantsi gura baduzu, atea zabalik duzu. Jarri gurekin harremanean eta zure ekarpena kontuan izango dugu.
Bien bitartean, gozatu eskualde bertsozale honen historia joriaz!