EUSKARA, BERTSOLARIAREN LANABESA

Orok daki, jakin ere, euskara dela bertsolariaren lanabes nagusia. Iparburuko inuit kulturan bat-bateko bertsogintzaren antzeko adierazpide bat dago, bertakoek komunitatearen arazoak konpontzeko erabiltzen dutena. Bizilagunen arteko gatazkaren bat dagoenean, inplikatuak elkarren aurrean jarri eta bertso satirikoak inprobisatzeari ekiten diote. Bertsotan ondoen egiten duenak irabazten du auzia, edota arerioaren isekak jasan ezinik artegatzen denak galdu.

  11.jpg

2.jpg

Bada, inuiten esaera zahar batek laburbiltzen du ongien atal honetako ardatza izango den hizkuntzaren garrantzia: «Hizkuntza da munduko lanabes bakarra, erabiliaren erabiliaz kamustu beharrean zorroztu egiten dena!». Zorrotz dezagun, bada, bertsolariaren tresnarik behinena: EUSKARA.

3.jpg

Aitzol de Kastro eta Itxaso Paia bertsotan.