20. urteurrena

1)    Irudia eta mezua

Logoa


-    1995ean, Zuriñe Asteasu diseinatzaile gasteiztarrak sortu zuen gure eskolaren hasierako logoa (betikoa), Elkarte egin ginen urtean, hain zuzen ere.
-    2000n, Aitor Zumalabe diseinatzaile bilbotarrak sortu zuen 20. urteurreneko logoa, Zuriñeren diseinuan oinarrituta.


Leloa


-    Hasierako logoan buru bi ikusten dira, bertsolari bi, gure eskolaren helburu nagusia aspalditxotik  bertsolariak sortzea baita; eta idazkun hauxe: Algortako Bertsolari Eskola, gure eskolaren izaera beti eskualde mailakoa izan bada ere, lehenbiziko pausoak Algortan eman baikenituen.

-    20. urteurreneko leloa hauxe izan zen:


Hogei urtean
zuen artean


Lelo horren bitartez eskolaren 20 urteko ibilbidea ekarri nahi zen gogora, beste barik. Baina leloarekin hitz-jokoa eginez, 2000. urtean 20 betso-ekitaldi antolatzeko erronka bota genion geure buruari: «Hogei urte, hogei ekitaldi!»
Baita gainditu ere, azkenean 25 egin baigenituen.