ALBE 35
Doinua: Gai honek badu mamia
Hogeita hababost urtez
bertsogintza bitarte
ibili gara hamaika
plazatan hartzen parte.
Laurogeian sortu ginen,
gero egin Elkarte;
orain ez gara ibiltzen
goi-mailatik aparte
eta jarraitu nahi dugu
indarra dugun arte
bertsolari artistak sortzen
ta hitza bihurtzen ARTE!