Iturria: HIRUKA
JOSU LANDETA EGURROLA
Jaioterria
Getxo
Jaioteguna
1965 – 11- 9
Bizilekua
Torrebarria (Getxo), BIZKAIA
Ikasketak
Irakasle-eskolan diplomatua, Euskal Filologian lizentziatua, Hizkuntza kudeaketan aditua.
Lehenengo harremana bertsolaritzarekin
1988ko urtarrilean, Aitor Olasok Algortako Bertsolari Eskolan hasi berrien talde baten partaide izateko gonbitea egin zion. Handik aurrera bertso-eskolarekiko harremana etengabekoa izan da.
Ibilbidea bertsogintzan
Inoiz gozo inoiz izerditan, baina beti aurrerako gogoz. Lehen urteak eskola mailako ekimenetan eman zituen. Lehen plazak laurogeita hamarreko hamarkadaren hasieran heldu ziren. Hamarkada horren erditik aurrera, eskualde mailako saio eta lehiaketek partaide fidela izan dute Josu. Inoiz ere, hortik Bizkaiko Txapelketarako saltoa emana dauka. Irakaskuntzaren arloan aritua da umeen taldeetan, 1992tik 2002ra eskolaz kanpoko ekintzetan, eta 2002tik gaur arte hezkuntza arautuan. Egun arlo horretan dabil, Bizkaiko Bertsozale Elkarteko bertsolaritza irakasle, ALBEko partaide lanarekin batera. Produkzio idatzia Uk, Hiruka, Gaztetxulo, Bizkaie aldizkarietan, Mundu bat bertso proiektuan eta bertso-paper lehiaketa batzuetan.
Bertsolaritzaren alorrean egindako bestelako lanak
Gaur egun, Bertsozale Elkarteko lanetik aparte, ALBEn ere badabil, hasiberrien irakasle. Hortik gora, han eta hemen saio didaktikoak emanda dago, herri mailan gehienbat, ALBEn, AEKn eta EGIZUn, erakundeek eskatuta.
Bestelako zaletasunak
Kantagintza, literatura, mendia, txirringa, dantza eta botila ardoaren babesean sortzen den saltsa.
Informazio gehiagorako, sakatu hemen