JA Muzic - шаблон joomla Mp3

Opa dizueguna ospatuz!

Azaroaren 28a, larunbata, egun berezia izango da! Egizu, Bizarra Lepoan, Azebarri, Hiruka eta ALBE elkarteak batu gara OPA DIZUEGUNA OSPATZEKO!

 

EGITARAUA:

11:00 Ipuin-kontalaria. Villamonte Kultur etxean.

11:00 Argazkigintza tailerra. Zabala eskolako liburutegi txikian.

11:00 - 14:30 Elkarteen aurkezpen-mahaiak. Zabala kalean.

11:30 Berba-kafea: Euskalgintzari kritika: Zer dugu ospatzeko? Zer dugu hobetzeko? Zabala eskolako aterpean.

12:00 Familia eta kuadrillentzako ginkana.

13:00
Bertso-poteoa. Zabala eskolan hasita.

15:00
Bazkaria. Zabala eskolan.

- Nagusien menua (11 euro): marmitakoa, oilasko errea etxeko patatakaz, euskal pastela, ogia, ura edo ardoa, kafea eta kopa. 

- Umeen menua (8 euro): makarroiak, oilasko-paparra arrautza-irinean, txokolate-pastela, ogia eta ura.

* Alergikoek eta barazkijaleek menu berezia izango dute, aurretik esanez gero: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. / 944 910 387

16:30 Bingo-jokoa musikagaz. Zabala eskolan.

18:00 Elektrotxaranga. Zabala eskolan hasita.

 

Bazkarirako txartelak salgai daude (Azaroaren 13tik 24ra arte):

- Algortan: Salem, Baserri, Baster tabernetan eta Martikoena 16ko bulegoetan

- Itzubaltzeta/Romon: La Mona tabernan

- Areetan: Monedero harategian