Iturria: HIRUKA
AITOR ESTEBAN ETXEBARRIA
Jaioterria
Itzubaltzeta (Getxo)
Jaioteguna
1979-03-29
Bizilekua
Urduliz, BIZKAIA
Ikasketak
Soziologia. Magisteritza. Musika. Pertsonen Kudeaketa. Hizkuntza Plangintza.
Lehenengo harremana bertsolaritzarekin
2007ko udagoienean 0-tik hasteko ikastaroan hasi zan ALBEn, Josu Landetaren eskutik.
Ibilbidea bertsogintzan
2008ko udabarrian, ordutegi arazoak zirala eta, ALBEtik Mungiako TAKET Alkartera egin eban salto. Ordutik, bertan dihardu bat-bateko taldean erroturik, eta eskualde bietan izaten dauz formatu txikerreko plazak.
Bertsolaritzaren alorrean egindako bestelako lanak
Bat-bateko plazez ganera, ekitaldipeko bertso-jartzaile beharretan bere ibiltzen da, herrigintzaren hainbat mugimendutan.
Bestalde, lantzean behinean, bertso-paper lehiaketetan bere hartzen dau parte sortaren bat edo beste aurkeztuaz.
Bestelako zaletasunak
Musikaria bere bada, eta KHERAU taldean dabil 2007tik baxujole eta testugile.
Informazio gehiagorako, sakatu hemen