Iturria: HIRUKA

JOSEBA SANTXO URIARTE

Jaioterria

Bilbo

Jaioteguna

1962-11-20

Bizilekua

Elexalde (Getxo), BIZKAIA

Ikasketak

Industria delineakuntza Barakaldoko Institutu Politeknikoan eta Euskal Filologia Deustuko Unibertsitatean. Gaur egun Doktoregoa egiten ari da Euskal Herriko Unibertsitateko Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak sailean.

Lehenengo harremana bertsolaritzarekin

1985ean, Algortako AEKn euskara irakasten zebilela, Algortako Bertsolari Eskola «ALBE»ra hurbildu zen, bertsogintzaren berri bertatik bertara ezagutzeko. Esperientzia gustatu eta ordutik hona ALBEn militatu ohi du.

Ibilbidea bertsogintzan

Plazan Sopelan kantatu zuen lehenengoz, 1988an, zenbait eskolakiderekin batera.

Bertsolaritzaren alorrean egindako bestelako lanak

Hainbat lan desberdin egin izan du:
irakasle, antolatzaile, dinamizatzaile, bertso jartzaile, gai jartzaile… Azkenaldion -eta aspalditxotik- bertso epaile ibili da gehienbat, eta laguntzaile ALBEren ingurumarian.

Bestelako zaletasunak

Musika (zenbait ikasketa egin zituen, eta talde batzuetan aritu ere bai: Mikelats, Baietz, Emon Behi Bi eta Eztekolebarik). Kirolean Zesta Punta (egun jokatzen ez duen arren).

Informazio gehiagorako, sakatu hemen