Iturria: HIRUKA

PAULE LOIZAGA LEGARRA

Jaioterria

Sopela

Jaioteguna

1997-09-18

Bizilekua

Sopela, BIZKAIA

Ikasketak

Gizarte Hezkuntza eta Gizarte Langintzako gradu bikoitza, Deustuko Unibertsitatean.

Lehenengo harremana bertsolaritzarekin

Ahizparen eraginez hurbildu zen bertsogintzara. Txiki-txikitatik haren saioetara joan izan da, eta azkenean bertso-udalekuetan eman zuen bertso-mundura sartzeko lehen urratsa. Urte bete beranduago, 12 urte zeuzkala sartu zen Algortako Bertsolari Eskolan, eta gaur arte.

Ibilbidea bertsogintzan

12 urtetatik bertso-udalekuetan ibili izan da, eta hainbat eskolarteko txapelketa, BBK sariketa eta beste eratako saioetan kantatu du. Lehenengo plaza 2015ean izan zuen, Sopelako jaietan. Eta 2016an, etxekoa dugun ABRA sariketan kantatzeaz gain, udaberri hartan izan zuen bere lehenengo parte-hartzea Bizkaiko Txapelketa Nagusian.

Bertsolaritzaren alorrean egindako bestelako lanak

Bertso-eskolako ikasle izan eta oraindik ere baden arren, egun irakasle bezala ere badabil bertoko gaztetxoenekin. Bertso-udalekutako begirale ere izan da.

Bestelako zaletasunak

Musika, saskibaloia, telebista/zinema, bidaiatzea… denetarik!

Informazio gehiagorako, sakatu hemen