Iturria: HIRUKA
INAZIO VIDAL GURRUTXAGA
Jaioterria
Plentzia
Jaioteguna
1993-03-16
Bizilekua
Leioa, BIZKAIA
Ikasketak
Magisteritza (Haur Hezkuntza).
Lehenengo harremana bertsolaritzarekin
Etxean txiki-txikitatik bertso ugari entzun izan ditu eta urte batzuk igarota, gurasoen eta bi anaien bertsozaletasunari esker, ikastolako bertsolaritza-taldean hasi zen 8 urterekin, Josu Landeta irakasle zuela.
Ibilbidea bertsogintzan
Ordutik, milaka saio entzutera joan izan da Euskal Herri osoan zehar, eta kantuan hasi ahala, hainbat lekutan kantatu du; Bizkaia aldean batez ere. Hainbat txapelketa eta sariketatan ere hartu izan du parte.
Bertsolaritzaren alorrean egindako bestelako lanak
Ikastola zein eskoletan bertsolaritza irakasle ibili izan da, eta gaur egun ere, gazteekin, eskola ez-arautuan dihardu, bertsolaritza lantzen.
Bertsozale Elkarteak antolatutako Bertso-udalekuetan begirale lanetan ere badabil.
Bestelako zaletasunak
Esku-pilotan, futbolean, arraunean… ibilitakoa.
Informazio gehiagorako, sakatu hemen