BETERANOAK GAZTEAGOEN ONDOAN

Ibilbide luzeko bertsolarien eta gazteagoen bertsokerak parean jarriko ditu Bihotza gazte bertso jaialdiak azaroaren 15ean, 20:30ean hasita. Josu Landeta, Xabier Arriaga "Txiplas", Haira Aizpurua eta Xabat Illarregi betsolariak izango ditugu kantuan Algortako Azebarri kultur txokoan, pikoteoaz eta musikaz lagunduta. Sarrera librea izango da. Ba ote dago plan hoberik azaroko bariku baterako?

 Jone Uria izango da gai-jartzailea. Aritz Landeta trikitilariak eta Haizea Belasko panderojoleak musikaz lagunduko dute saioa.