Iturria: HIRUKA
KERMAN DIAZ FRANCO
Jaioterria
Baiona
Jaioteguna
1998-10-5
Bizilekua
Algorta (Getxo), BIZKAIA
Ikasketak
Baionako Bernat Etxepare lizeoan, Baxo zientifikoa. Gaur egun, Ikus-Entzunezko komunikazio gradua egiten ari da Euskal Herriko Unibertsitatean.
Lehenengo harremana bertsolaritzarekin
8 urte zituela Donibane-Lohitzuneko ikastolako bertso eskolan. Familiatik ere beti jaso izan du bertsozaletasuna.
Ibilbidea bertsogintzan
Donibane Lohitzuneko Bertso Eskolan eta Hendaiako deabruak bertso eskolan ibili zen. Ondoren, 14 urterekin, Baionako Bertso Eskola Arroxa-ra igaro zen, 2016ean ALBEn sartu zen arte. Eskolarteko xapelketan hainbat aldiz parte hartu eta sari batzuk jaso ditu. XILABA xapelketan ere parte hartu du.
Bertsolaritzaren alorrean egindako bestelako lanak
Saio batzuetan antolatzaile edo gai-egile aritua. Beti laguntzeko prest.
Bestelako zaletasunak
Kirola egitea (besteak beste, errugbian, futbolean, eskaladan eta Joko Garbin aritua), irudigintza, lagunartean ondo pasatzea, abentura eta ondo jatea.
Informazio gehiagorako, sakatu hemen