JA Muzic - шаблон joomla Mp3

ALBE GALA

2015a urte berezia izaten ari da ALBEkoontzat, eta baita gure inguruko bertsozale guztientzat ere. Izan ere, ahalegin berezia egiten ari gara gure 35. urtebetetzea behar den moduan ospatzeko, eta bestetik, lau haizetara zabaltzen ari gara harro gaudela gure orain arteko ibilbidearekin, eta beste urte askoan segitu nahi dugula bertsotan gozatzen, hitza arte bihurtzen eta bertsolari artistak sortzen. Gure bertso-urtea emankorra eta arrakastatsua izaten ari denez, amaiera ere halakoxea izatea gura genuke. Eta horregatik antolatu dugu urteurren-amaierako gala eder bat, bertso-festa alai eta koloretsu bat, bertso-urte berezi honi amaiera berezia emateko.

Algortako IGERETXEn egingo dugu gala hori, abenduaren 12an, eta sorpresaz beteriko arratsalde-gaua agintzen dizuegu. Hori bai, galaz jantzi beharko duguduzue, ekitaldia benetan galakoa izan dadin…

Hona hemen ekitaldiaren egitaraua:                       

18:00etan Harrera, aperitifa eta photocalla.
18:30ean Aurkezpena, bertsoak, ikusizkoak eta sariak.
20:00etan Otordua: ABRA cocktaila.
22:00etan Bertsopaperak, topaketa... cavarekin, eta sorpresa txinpartatsua.
22:30ean Dantzaldia GOZATEGI musika-taldearekin.