Ez da atzo goizekoa eskualdeko bertsolari gaztetxoak plazan kantari jartzeko gogoa eta ahalegina. Makina bat irudi eder eskaini digu aspaldiko ekimen horrek. Orain, baina, gogoberrituta dator ekitaldia, izen berria hartuta, ESKOLATIK PLAZARA, eta Getxoko zein eskualdeko haur bertsozaleak plazara eramateko asmoarekin. Ekitaldian zehar ez da bertsorik faltako, ezta jolas eta kanturik ere. Izan ere, han-hemengo ikasgeletan bertsolaritza lantzen dabiltzan umeek ondo baino hobeto dakite bertsoa, euskara menperatzeko tresna eraginkorra ez ezik, ondo pasatzeko aitzaki paregabea dela. Erduze denok gure bertsolaritxoen eskutik plazan gozatzera!
Eguna: Azaroaren 26a, osteguna
Ordua: 10:00
Tokia: Andres Isasi Musika eskola
Bertsolariak: ALBEko gazteak + Jon Maia eta Imanol Uria