Heldu da Getxoko bertsolaritza ikasleek plaza erreala dastatzeko eguna. Asteartean, maiatzak 14, goizeko 10:00etan, Eskolatik Plazara ekimenak Areetako Andres Isasi Musika Eskolan batuko ditu, non Miren Amuriza eta Peru Irastortza bertsolariak izango dituzten bidelagun, Nahikari Ayo irakaslearen gidaritzapean.

Eguraldia epeltzen doa, uda laster izango dugu hemen, eta ALBEko bertsolariak eskualdeko hainbat plazetan izango ditugu kantari maiatzeko hilean: herrriko jaietako saioak, txapelketak, bertso bazkaria, Eskolatik Plazara...
Hemen dator urteroko bertso bazkari klasiko udaberritsua. Maiatzaren 18an, zapatuan, Euskal Herriaren mutur biak batuko ditugu mahaiaren bueltan, Sustrai Colina urruñar iruindartuaren eta Jone Uria algortarraren bertsoak lokarri direla. Getxoko Benta kultur elkartearen lokal zaharberrituan bazkalduko dugu, Aritz Landeta bertako partaide eta ALBEkidearen bitartekaritzari esker.
Otsailetik maiatzera Uribe Kostan egingo diren bertso ekitaldien berri bertsozaleei ematea da agenda honen helburua. Bat egin gurekin eta parte hartu bertsozaleon interes eta atseginerako prestatu ditugun ekimenetan. Lauhilekoa bertsoz bete-betea dator, gorde datak zuen egutegietan!
Bertsotan ikasi nahi baduzu, oraintxe duzu aukera! ALBEren heldu hasiberrien taldean eta gazteen taldean izena emateko epea zabalik dago. Anima zaitez eta eman izena!