herrialdeetako txapelketak

  • Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren lehenengo final-laurdena ospatu zen Andoainen urriaren 19an. Bastero Kultur Etxean aritu ziren Iñaki Apalategi Astigarraga, Beñat Iguaran Amondarain, Unai Mendizabal Jauregi, Eñaut Martikorena Lizaso, Asier Azpiroz Iztueta eta Iban Urdangarin Lardizabal bertsolariak. Eñaut Martikorenak lortu zituen puntu gehien, 476 puntu, eta azaroaren 17an  Arrasateko final-erdian kantatuko du.

     

     

     

  • 2020ko Arabako Bertso Kuadrilla Artekoa Aramaion hasi zen urtarrilaren 24an. 20:30etan, 30 lagun inguru batu ziren Marixeka Elkartean. Kuadrilek prestatutako afaria bukatu ostean, Aramaioko bertso-eskolako gaztetxoek eman zioten saioari hasiera talde parte hartzaileei buruzko bertso-sortarekin. Jarraian, KONDE BASOKO ILUEK eta IZENBAKUEK taldeek bertso saio arina eta giro apartekoa eskaini zieten Armaioko entzuleei. KONDE BASOKO ILUEKtaldetik, Xabi Igoa, Aitor Ugarte, Martin Abarrategi eta Paula Amilburu bertsolariak aritu ziren eta IZENBAKUEKtaldetik, berriz, Peru Abarrategi, Manex Agirre eta Danel Herrarte. Gaiak jartzen Lierni Altuna egon zen.

    Saioa amaitzean, KONDE BASOKO ILUEK taldea izendatu zuten irabazle.

    Informazio gehiago Bertsozale Elkartearen webgunean.

  • Otsailaren 1ean jokatu zen Gasteizko kanporaketa, ERREXALA eta SUMENDIOLA BETE POTO taldeen artean. Errexala Elkartean izan zen, 21:00etan, 35 lagunen aurrean. Afari goxo-goxo baten eta Iparralde Gizarte Etxeko Bertsoaren Saltsako taldeko bertso sorta ederraren ostean hasi zen saioa, Josu Vadillok bideratuta. Bi taldeek bertso bikainak bota zituzten eta duela bi urtetako toki berean jokatutako desafioa presente egon zen hasiera hasieratik, baina azkenean SUMENDIOLA BETE POTOizan zen irabazlea.

    Saioari buruzko informazio gehiago hemen.

  • Korreseko kanporaketa BERTSOLARRIAK eta KAKITURRIKO GLADIOLOREAK taldeen artean jokatu zen urtarrilaren 24an. Korreseko tabernan, 21:00etan, afaldu eta Mendialdeko bertso eskolako kideek prestatutako bertso-sorta entzun ondoren eman zitzaion hasiera saioari. Bi taldeek giro onean eta barre algara artean bota zituzten koplak, baina saioaren amaieran KAKITURRIKO GLADIOLOREAK taldeari eman zioten garaipena.

    BERTSOLARRIAK taldeko kideak Alberto Txasko, Itxaso Balza de Vallejo, Eli Plazaola, Eneko Alonso, Fernando Antia Txiki, Jon Ruiz de Pinedo, David Antzuola, Lorea Elorriaga, Rebeka Gonzalez de Alaiza eta Miren Beitia dira.

    KAKITURRIKO GLADIOLOREAKtaldea Juan Mari Juaristi, Asier Otamendi, Rikardo Gonzalez de Durana, Xabi Rico, Ander Aranburu, Patxi Epelde, Karmele Madinabeitia, Garazi Gonzalez de Durana, Alberto Martinez Beitto eta Jon Zelaieta bertsolariek osatzen dute.

    Informazio gehiago Bertsozale Elkartearen webgunean.

     

  • Arabako kuadrillarteko bigarren kanporaketa Laudion jokatu zen urtarrilaren 24an, ALTUBEPEKOAK eta ERREXALA taldeen artean. Basalarrina Elkartean, 21:00etan, afaldu eta Amurrioko Bertso Eskolako lagunen bertso-sortak entzun ondoren hasi zen saioa, Ander Fernandez aurkezle zela. Berarekin batera, Iñaki Cabezak, Ainhoa Comasek, Unai Mendibilek eta Izar Mendigurenek osatu zuten ALTUBEPEKOAK taldea. Saio bizia izan zen eta entzuleak gustora egon ziren, baina azkenean ALTUBEPEKOAKizen ziren irabazleak.

  • Otsailaren 1ean jokatu zen Zalduondoko kanporaketa, GORBEIALDEKO AZKENAK eta LAUTADAKO AHUNTZAK taldeen artean. 14:00etanhasi zen saioa Zeledon Toki elkartean, baina lehenagotik ere bazeuden bi kuadrillak bertan, bazkaria prestatzen eta mahaiak antolatzen. 20 bat lagun bildu ziren; horien artean, bertso eskolako gazteak, haien txanda heltzen denerako apunteak hatzeko prest.

    Babarrun platerkada bat bazkaldu ostean, idatzizko modalitatearekin hasi zen saioa, Zalduon-Do Re Mix taldearen eskutik. Ostean, gai eguneratuak eta umorea erabiliz, bertso bikainak bota zituzten bi taldeek. Epaimahaiak, elkarteko kide batez eta talde bakoitzeko kide banaz osatuta,  LAUTADAKO AHUNTZAK taldea izendatu zuen irabazle.

    Saioari buruzko informazio gehiago hemen.

  • Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren lehenengo final-aurrekoa azaroaren 17an egin zen, Arrasaten. Eñaut Martikorena Lizaso, Agin Laburu Rezola, Nerea Elustondo Plazaola, Unai Mendizabal Jauregi, Iñaki Apalategi Astigarraga eta Unai Gaztelumendi Arandia bertsolariak lehiatu ziren Uarkape pilotalekuan.

    Agin Laburuk 501 punturekin irabazi zuen eta zuzenean joango da finalera, abenduaren 14an Donostian egingo dena.

  •  Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren azken final-laurdena azaroaren 2an  egin zen Azkoitian. Baztartxo Antzokian aritu ziren Beñat Gaztelumendi Arandia, Mikel Artola Izagirre, Ane Labaka Mayoz, Ander Lizarralde Jimeno, Maialen Akizu Bidegain eta Ane Zuazubiskar Iñarra bertsolariak.

    Beñat Gaztelumendik irabazi zuen 475 punturekin eta azaroaren 24an Oiartzuneko final-aurrekoan kantatuko du.

  •  

    Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren laugarren final-laurdena urriaren 27an egin zen Azpeitian. Soreasu Antzokian aritu ziren Alaia Martin Etxebeste, Oihana Iguaran Barandiaran, Nerea Elustondo Plazaola, Iñigo Mantzizidor Larrañaga, Iñaki Gurrutxaga Zubimendi eta Amaia Iturriotz Etxaniz bertsolariak.

    Oihana Iguaranek irabazi zuen 485,5 punturekin eta abenduaren 1ean Tolosako final-aurrekoan kantatuko du.

  • Barañaingo Akelamendi Elkartean izan zen 2020ko Bardoak txapelketaren bigarren asteburuko azken saioa, otsailaren 9an. 18:00etan elkartu ziren A multzoko BERTSONAUTAK eta IPAR HAIZEAtaldeak eta bertaratutako lagunei saio ederra eskaini zieten.

    BERTSONAUTAKtaldeko kideak Alazne Untxalo Erregerena, Amaia Elizagoien Varela, Egoitz Gorosterrazu Elizagoien, Maialen Belarra, Irati Agesta, Maialen Kamino, Iker Gorosterrazu Elizagoien eta Xabi Garraus dira.

    IPAR HAIZEA Itsaso Agirre, Jabi Lezaun, Jon Arrizibita, Mikel Lasarte Cia, Mintxo Astiz Goñi bertsolariek osatzen dute.

    Saioaren amaieran, BERTSONAUTAKtaldea izendatu zuten irabazle. Bi garaipen lortu dituztenez, finalaurrekoetan jokatuko dute otsailaren 29an, Anizen.

    Saioa hemen ikusgai.

  • Otsailaren 7an jokatu zen 2020ko Bardoak txapelketako Barañaingo kanporaketa. 19:30etan, Barañaingo Gaztetxean, BERTSOPIZTIAK eta PIRINI BARDO taldeak lehiatu ziren, Zuhara Zaratiegik eta Idurre Villanuevak egin zituzten gai-jartzaile lanak egiten zituztela.

    BERTSOPIZTIAKtaldeko kideak Amaia Lasheras, Beñat Astiz, Enma Murillo, Idurre Villanueva, Irati Majuelo Itoiz eta Zuhara Zaratiegi dira.

    PIRINI BARDOtaldea Aitor Zazpe, Aritz Gale, Beñat Saldarredi, Fernando Ziganda, Ibai Carballo, Imanol Ubau, Leire Barberena, Karin Etxeberri eta Sergio Hernandez bertsolariek sortu dute.

    Saioaren ostean, BERTSOPIZTIAKtaldea izendatu zuten irabazle.

    Saioa hemen ikusgai.

     

  • Otsailaren 2an, Beran jokatu zen 2020ko Bardoak txapelketako bostgarren saioa. AMORTZIAREN ELIOBAK eta LAMIXENE taldeak ibili ziren kantari Kataku ostatuko terrazan, 18:00etan, Ainhoa Larretxeak gidatuta.

    Aimar Karrika, Josu Txoperena, Kristiñe Txoperena eta Maddi Ane Txoperena dira AMORTZIAREN ELIOBAKtaldearen kide gazteak.

    LAMIXENE talde beratarraren partaideak Ainhoa Larretxea, Aitor Elexpuru, Ekhiñe Zapiain, Estitxu Uranga, Julen Zelaieta eta Patxi Castillo dira.

    Epaileek eta publikoak, 60 lagun baino gehiagok, LAMIXENE taldea izendatu zuten saioaren irabazlea.

    Saioa hemen ikusgai.

  • 2020ko Bardoak txapelketako hurrengo kanporaketa otsailaren 7an egin zen Elgorriagan. Elgorriagako ostatuan aritu ziren A multzoko BERTSONAUTAK eta LARRAUN DA ARAITZ. BI DOZENA taldeak bertsotan, Maialen Kamino gai-jartzaile zela.

    BERTSONAUTAKtaldeko kideak Alazne Untxalo Erregerena, Amaia Elizagoien Varela, Egoitz Gorosterrazu Elizagoien, Maialen Belarra, Irati Agesta, Maialen Kamino, Iker Gorosterrazu Elizagoien eta Xabi Garraus dira.

    ARRAUN DA ARAITZ. BI DOZENA taldeko parte hartzaileak  Ainhoa Iriarte GorostegiAitor Irastortza ArrizurietaArkaitz Goikoetxea ArriolaJoana Ziganda Olano, Joxe Mugiro, Juan Mari Irastortza, Kizkitza Mujika MartinLuis Mari Larreta Amundarain "Latu" eta Oier Lakuntza Irigoien dira.

    50 lagun ingururen aurrean egin zen saio ederraren ostean, BERTSONAUTAKtaldea izendatu zuten irabazle.

  • Otsailaren 1ean Erron izan zen Bardoak 2020 txapelketako laugarren kanporaketa, Erroko Etxea elkartean, hain zuzen ere. 18:00etan hasi zen saioa, Leire Berberenaren aginduetara. 40 lagunen aurrean kantatu zuten PIRINI BARDO eta ARRANOPOLA taldeek.

    PIRINI BARDO taldearen parte hartzaileak Aitor Zazpe, Aritz Gale, Beñat Saldarredi, Fernando Ziganda, Ibai Carballo, Imanol Ubau, Leire Barberena, Karin Etxeberri eta Sergio Hernandez dira.

    ARRANOPOLA taldean Ane Telletxea, Eneko Fernandez Maritxalar, Erika Lagoma Pombar, Estitxu Arozena Albizu, Etxahun Azkarraga, Iban Garro Alzuri, Iratxe Muxika Carrion, Jon Silveira, Josu Sanjurjo Altzuri, Lide Igoa, Ninbe Urtxegi, Uxue Mesa.

    Saioaren amaieran, epaileek eta publikoak ARRANOPOLA talde lesakarra izendatu zuten irabazle. Ostean afaria egon zen parte hartzaile, ikusle eta inguruko guztientzako.

    Saioa hemen ikusgai.

  • 2020ko Bardoak lehiaketako lehenengo saioa urtarrilaren 31an egin zen Etxarriko dantzalekuan, arratsaldeko 19:00etan. LARRAUN DA ARAITZ. BI DOZENAeta IPAR HAIZEA taldeek 40 lagunen aurrean kantatu zuten, Ainhoa Iriarte eta Jose Mugiroren gidaritzapean.

    LARRAUN DA ARAITZ. BI DOZENAtaldearen kideak hauexek dira: Ainhoa Iriarte GorostegiAitor Irastortza ArrizurietaArkaitz Goikoetxea ArriolaJoana Ziganda Olano, Joxe Mugiro, Juan Mari Irastortza, Kizkitza Mujika MartinLuis Mari Larreta Amundarain "Latu" eta Oier Lakuntza Irigoien. Saio honetan sei kide aritu ziren.

    IPAR HAIZEA taldearen kideak Itsaso Agirre, Jabi Lezaun, Jon Arrizibita, Mikel Lasarte Cia, Mintxo Astiz Goñi bertsolariak dira. Saio honetara bost kideak etorri ziren.

    Saio polit baten ostean, Larraun eta Araitzko taldeak irabazi zuen. Saioaren amaieran otordu bikaina egin zuten bertsolari eta entzuleak, Bardoetan ohikoa izaten den giro onean.

  • Otsailaren 8an Iruñean batu ziren D multzoko bi talde 2020ko Bardoak txapelketako kanporaketa jokatzeko. Zaldiko Maldiko elkartean, 18:00etan, DRIMTIN eta LAMIXENE taldeak 50 lagunen aurrean aritu ziren, Xabier Terreros aurkezle zela.

    DRIMTIN taldeko kideak Alberto Arce, Asier Saragueta, Migel Angel Ortiz de Guzman, Oskar Sanz de Acedo, Unai Uberetagoena, Xabier Terreros eta Xabier Zarraluki dira.

    LAMIXENE taldean Ainhoa Larretxea, Aitor Elexpuru, Ekhiñe Zapiain, Estitxu Uranga, Julen Zelaieta eta Patxi Castillo bertsolariak hartzen dute parte. 

    LAMIXENEtaldeak saioa irabazi zuen eta, bigarren garaipen horrekin, finalaurrekoetan jokatuko dute martxoaren 7an, Tafallan.

  • Urtarrilaren 31n Bardoak 2020 txapelketako hirugarren saioa jokatu zen Iturmendiko Gaztetxean. Bertan, 21:30etan hasi zen DRIMTIN eta SAKAÑA taldeen arteko saioa, Unai Artieda gai-jartzailearekin, 50 lagunen aurrean.

    DRIMTIN taldea Alberto Arce, Asier Saragueta, Migel Angel Ortiz de Guzman, Oskar Sanz de Acedo, Unai Uberetagoena, Xabier Terreros eta Xabier Zarraluki kideek osatzen dute.

    SAKAÑAtaldeko partaideak Ekain Alegre, Eneko Lazkoz Martinez, Idoia Granizo Uribarrena, Joxema Leitza, Saats Karasatorre Martinez eta Unai Artieda dira.

    Saioaren amaieran, SAKAÑAtaldeak bereganatu zuen puntua.

     

  • Leitzako Akerbeltz Gaztetxean jokatu zen 2020ko Bardoak txapelketako azken kanporaketa. Otsailaren 14an, 19:30etan, ATEKABERTS KOMENI eta HEGO HAIZEA taldeak batu ziren, finalaurrekoetara joateko txartelaren lehian.

    ATEKABERTS KOMENItaldeko kideak hauexek dira: Aitzol Eizmendi, Ander Fuentes "Itturri" Mujika, Ane Intxausti, Iñigo Gorostarzu, Joanes Illarregi Marzol, Migel Mari Elosegi "Luze", Mikel Azpiroz "Txotxa" eta Xabat Illarregi Marzol.

    HEGO HAIZEA taldea Ainara Ieregi, Ander Baiano, Endika Legarra Nuin, Iñigo Aranguren "Pika" eta Sahats Aleman Sadaba kideek osatzen dute.

    Saioa Leitzako ATEKABERTS KOMENI taldeak irabazi zuen eta, beraz, C multzoko irabazle gisa sailkatu zen finalaurrekoetara. HEGO HAIZEA taldeak A, B eta C multzoetako bigarren talderik onena izendatu zuten eta finalaurrekoetara pasatzea lortu zuen.

     

  • Otsailaren 7an 2020ko Bardoak txapelketaren saioa egin zen Lizarran, Gure Geroa elkartean. ATEKABERTS KOMENI eta LIZARRAKO BARDEAKtaldeak 19:30etan batu ziren bertan, 40 lagunen aurrean bertsotan aritzeko.

    ATEKABERTS KOMENI taldeko kideak Aitzol Eizmendi, Ander Fuentes "Itturri" Mujika, Ane Intxausti, Iñigo Gorostarzu, Joanes Illarregi Marzol, Migel Mari Elosegi "Luze", Mikel Azpiroz "Txotxa" eta Xabat Illarregi Marzol dira.

    Aitor Goya, Aitor Irazustabarrena, Ander Aranburu, Beñat Hach Embarek, Cesar Etxeberria, Ekhiotz Prieto Otxoa, Josu de la Hoz, Mikel Kolomo, Mikel Pinillos eta Pello Etxaniz LIZARRAKO BARDEAKtaldean daude.

    Saio eder baten ostean, ATEKABERTS KOMENItaldea izendatu zuten irabazle

    Saioa hemen ikusgai.

  • Otsagabian izan zen Bardoak txapelketaren azkenaurreko kanporaketa, otsailaren 14an. AMORTZIAREN ELIOBAK eta SAKAÑA taldeek 20:00etan jokatu zuten Otsagabiako Gartxot Elkartean,D multzoko irabazlearen sailkapena jokoan zegoelarik.

    AMORTZIAREN ELIOBAK taldea Aimar Karrika, Josu Txoperena, Kristiñe Txoperena eta Maddi Ane Txoperena kideek osatzen dute.

    SAKAÑA taldeko kideak Ekain Alegre, Eneko Lazkoz Martinez, Idoia Granizo Uribarrena, Joxema Leitza, Saats Karasatorre Martinez eta Unai Artieda dira.

    AMORTZIAREN ELIOBAK irabazi zuen saioa. Talde bakoitzak garaipen bana izan dituztenez txapelketako lehen fase honetan, epaileek desenpaterako irizpideak ezarri zituzten eta, azkenean, SAKAÑA taldea joango da Tuterako finalaurreko saiora otsailaren 29an.

    Saioa hemen ikusgai.