Otsagabian izan zen Bardoak txapelketaren azkenaurreko kanporaketa, otsailaren 14an. AMORTZIAREN ELIOBAK eta SAKAÑA taldeek 20:00etan jokatu zuten Otsagabiako Gartxot Elkartean, D multzoko irabazlearen sailkapena jokoan zegoelarik.
AMORTZIAREN ELIOBAK taldea Aimar Karrika, Josu Txoperena, Kristiñe Txoperena eta Maddi Ane Txoperena kideek osatzen dute.
SAKAÑA taldeko kideak Ekain Alegre, Eneko Lazkoz Martinez, Idoia Granizo Uribarrena, Joxema Leitza, Saats Karasatorre Martinez eta Unai Artieda dira.
AMORTZIAREN ELIOBAK irabazi zuen saioa. Talde bakoitzak garaipen bana izan dituztenez txapelketako lehen fase honetan, epaileek desenpaterako irizpideak ezarri zituzten eta, azkenean, SAKAÑA taldea joango da Tuterako finalaurreko saiora otsailaren 29an.