SAKAÑA

  • 2020ko Bardoak txapelketako hirugarren finalaurrekoa martxoaren 6an jokatu zen Atarrabian. 19:30ean,  ATEKABERTS KOMENI eta SAKAÑA taldeak 40 lagun ingururen aurrean aritu ziren bertsotan, Etxebeltza elkartean,Bardoetako lehen finalista nor izango zen erabakitzeko.

    ATEKABERTS KOMENItaldetik Aitzol Eizmendi, Ane Intxausti, Joanes Illarregi  eta Xabat Illarregi aritu ziren kantuan. SAKAÑA taldetik, berriz, Ekain Alegre, Idoia Granizo eta Saats Karasatorre ibili ziren bertsotan.

    Saioa Leitzako ATEKABERTS KOMENI taldeak irabazi zuen. Aurreko saioa ere irabazia zuten leitzarrek sakandarren aurka. Bi saioetan puntua eskuratuta, finala jokatuko dute martxoaren 28an, Lizarran.

  • Urtarrilaren 31n Bardoak 2020 txapelketako hirugarren saioa jokatu zen Iturmendiko Gaztetxean. Bertan, 21:30etan hasi zen DRIMTIN eta SAKAÑA taldeen arteko saioa, Unai Artieda gai-jartzailearekin, 50 lagunen aurrean.

    DRIMTIN taldea Alberto Arce, Asier Saragueta, Migel Angel Ortiz de Guzman, Oskar Sanz de Acedo, Unai Uberetagoena, Xabier Terreros eta Xabier Zarraluki kideek osatzen dute.

    SAKAÑAtaldeko partaideak Ekain Alegre, Eneko Lazkoz Martinez, Idoia Granizo Uribarrena, Joxema Leitza, Saats Karasatorre Martinez eta Unai Artieda dira.

    Saioaren amaieran, SAKAÑAtaldeak bereganatu zuen puntua.

     

  • Otsagabian izan zen Bardoak txapelketaren azkenaurreko kanporaketa, otsailaren 14an. AMORTZIAREN ELIOBAK eta SAKAÑA taldeek 20:00etan jokatu zuten Otsagabiako Gartxot Elkartean,D multzoko irabazlearen sailkapena jokoan zegoelarik.

    AMORTZIAREN ELIOBAK taldea Aimar Karrika, Josu Txoperena, Kristiñe Txoperena eta Maddi Ane Txoperena kideek osatzen dute.

    SAKAÑA taldeko kideak Ekain Alegre, Eneko Lazkoz Martinez, Idoia Granizo Uribarrena, Joxema Leitza, Saats Karasatorre Martinez eta Unai Artieda dira.

    AMORTZIAREN ELIOBAK irabazi zuen saioa. Talde bakoitzak garaipen bana izan dituztenez txapelketako lehen fase honetan, epaileek desenpaterako irizpideak ezarri zituzten eta, azkenean, SAKAÑA taldea joango da Tuterako finalaurreko saiora otsailaren 29an.

    Saioa hemen ikusgai.

  • 2020ko Bardoak txapelketako lehenengo finalaurrekoa otsailaren 29anjokatu zen Tuteran. Arratsaldeko 19:00etan, ATEKABERTS KOMENI eta SAKAÑA taldeak Beterri Peñanelkartu ziren bertsotan aritzeko, 40 lagun baino gehiagoren aurrean.

    ATEKABERTS KOMENItaldetik Aitzol Eizmendi, Ane Intxausti, Joanes Illarregi eta Miel Mari Elosegi Luze aritu ziren kantuan. SAKAÑA taldetik, berriz, Ekain Alegre, Idoia Granizo eta Saats Karasatorre ibili ziren bertsotan.

    Saioa Leitzako ATEKABERTS KOMENI taldeak irabazi zuen, baina  itzulerako saioan erabakiko da finalerako nor sailkatzen den. Martxoaren 6an ariko dira berriz kantuan bi taldeak, Atarrabian.