2020ko Bardoak txapelketako lehenengo finalaurrekoa otsailaren 29an jokatu zen Tuteran. Arratsaldeko 19:00etan, ATEKABERTS KOMENI eta SAKAÑA taldeak Beterri Peñan elkartu ziren bertsotan aritzeko, 40 lagun baino gehiagoren aurrean.
ATEKABERTS KOMENI taldetik Aitzol Eizmendi, Ane Intxausti, Joanes Illarregi eta Miel Mari Elosegi Luze aritu ziren kantuan. SAKAÑA taldetik, berriz, Ekain Alegre, Idoia Granizo eta Saats Karasatorre ibili ziren bertsotan.
Saioa Leitzako ATEKABERTS KOMENI taldeak irabazi zuen, baina itzulerako saioan erabakiko da finalerako nor sailkatzen den. Martxoaren 6an ariko dira berriz kantuan bi taldeak, Atarrabian.