2020ko Bardoak lehiaketako lehenengo saioa urtarrilaren 31an egin zen Etxarriko dantzalekuan, arratsaldeko 19:00etan. LARRAUN DA ARAITZ. BI DOZENA eta IPAR HAIZEA taldeek 40 lagunen aurrean kantatu zuten, Ainhoa Iriarte eta Jose Mugiroren gidaritzapean.
LARRAUN DA ARAITZ. BI DOZENA taldearen kideak hauexek dira: Ainhoa Iriarte Gorostegi, Aitor Irastortza Arrizurieta, Arkaitz Goikoetxea Arriola, Joana Ziganda Olano, Joxe Mugiro, Juan Mari Irastortza, Kizkitza Mujika Martin, Luis Mari Larreta Amundarain "Latu" eta Oier Lakuntza Irigoien. Saio honetan sei kide aritu ziren.
IPAR HAIZEA taldearen kideak Itsaso Agirre, Jabi Lezaun, Jon Arrizibita, Mikel Lasarte Cia, Mintxo Astiz Goñi bertsolariak dira. Saio honetara bost kideak etorri ziren.
Saio polit baten ostean, Larraun eta Araitzko taldeak irabazi zuen. Saioaren amaieran otordu bikaina egin zuten bertsolari eta entzuleak, Bardoetan ohikoa izaten den giro onean.