Barañaingo Akelamendi Elkartean izan zen 2020ko Bardoak txapelketaren bigarren asteburuko azken saioa, otsailaren 9an. 18:00etan elkartu ziren A multzoko BERTSONAUTAK eta IPAR HAIZEA taldeak eta bertaratutako lagunei saio ederra eskaini zieten.
BERTSONAUTAK taldeko kideak Alazne Untxalo Erregerena, Amaia Elizagoien Varela, Egoitz Gorosterrazu Elizagoien, Maialen Belarra, Irati Agesta, Maialen Kamino, Iker Gorosterrazu Elizagoien eta Xabi Garraus dira.
IPAR HAIZEA Itsaso Agirre, Jabi Lezaun, Jon Arrizibita, Mikel Lasarte Cia, Mintxo Astiz Goñi bertsolariek osatzen dute.
Saioaren amaieran, BERTSONAUTAK taldea izendatu zuten irabazle. Bi garaipen lortu dituztenez, finalaurrekoetan jokatuko dute otsailaren 29an, Anizen.