Arabako kuadrillarteko bigarren kanporaketa Laudion jokatu zen urtarrilaren 24an, ALTUBEPEKOAK eta ERREXALA taldeen artean. Basalarrina Elkartean, 21:00etan, afaldu eta Amurrioko Bertso Eskolako lagunen bertso-sortak entzun ondoren hasi zen saioa, Ander Fernandez aurkezle zela. Berarekin batera, Iñaki Cabezak, Ainhoa Comasek, Unai Mendibilek eta Izar Mendigurenek osatu zuten ALTUBEPEKOAK taldea. Saio bizia izan zen eta entzuleak gustora egon ziren, baina azkenean ALTUBEPEKOAK izen ziren irabazleak.