Arabako Bertso Kuadrilla Artekoa 2020

  • 2020ko Arabako Bertso Kuadrilla Artekoa Aramaion hasi zen urtarrilaren 24an. 20:30etan, 30 lagun inguru batu ziren Marixeka Elkartean. Kuadrilek prestatutako afaria bukatu ostean, Aramaioko bertso-eskolako gaztetxoek eman zioten saioari hasiera talde parte hartzaileei buruzko bertso-sortarekin. Jarraian, KONDE BASOKO ILUEK eta IZENBAKUEK taldeek bertso saio arina eta giro apartekoa eskaini zieten Armaioko entzuleei. KONDE BASOKO ILUEKtaldetik, Xabi Igoa, Aitor Ugarte, Martin Abarrategi eta Paula Amilburu bertsolariak aritu ziren eta IZENBAKUEKtaldetik, berriz, Peru Abarrategi, Manex Agirre eta Danel Herrarte. Gaiak jartzen Lierni Altuna egon zen.

    Saioa amaitzean, KONDE BASOKO ILUEK taldea izendatu zuten irabazle.

    Informazio gehiago Bertsozale Elkartearen webgunean.

  • Otsailaren 1ean jokatu zen Gasteizko kanporaketa, ERREXALA eta SUMENDIOLA BETE POTO taldeen artean. Errexala Elkartean izan zen, 21:00etan, 35 lagunen aurrean. Afari goxo-goxo baten eta Iparralde Gizarte Etxeko Bertsoaren Saltsako taldeko bertso sorta ederraren ostean hasi zen saioa, Josu Vadillok bideratuta. Bi taldeek bertso bikainak bota zituzten eta duela bi urtetako toki berean jokatutako desafioa presente egon zen hasiera hasieratik, baina azkenean SUMENDIOLA BETE POTOizan zen irabazlea.

    Saioari buruzko informazio gehiago hemen.

  • Gasteizko hirugarren kanporaketa otsailaren 7an jokatu zen Gastetxean. 21:00etan, LAUTADAKO AHUNTZAKeta MUINOKO KATUAK RESURRECTION taldeak 60 lagun ingururen aurrena elkartu ziren bertsotan aritzeko.

    Afari ostean, Palmondo Tristeak taldearen eta Amaia zentroko bertso eskolako lagunen  bertso idatziekin hasi zen saioa. Bertsoaldi bikainaren ondoren, epaimahaiak erabakia hartu zuen: MUINOKO KATUAK RESURRECTION taldeak irabazi zuen.

    Saioari buruzko informazio gehiago hemen.

  • Gasteizko bigarren kanporaketa otsailaren 7an jokatu zen Kakiturri Elkartean. 20:30ean, 30 lagun inguru elkartu ziren KAKITURRIKO GLADIOLOREAK eta LPR LAUTADAKO PHOEMIAN RHAPSODY taldeen arteko saioa ikusteko. 

    Giro alai eta lagunkoia egon zen afarian zehar eta, ostean, GLADIOLOREEN bertso idatziekin hasi zen saioa. Taldeen aurkezpenen ondoren, umorez betetako bertsoak bota zituzten eta koplatan amaitu zuten.

    Epaimahaiak, elkarteko kide batez eta talde bakoitzeko kide banaz osatuta,  KAKITURRIKO GLADIOLOREAK izendatu zituen irabazle.

    Saioari buruzko informazio gehiago hemen.

  • Korreseko kanporaketa BERTSOLARRIAK eta KAKITURRIKO GLADIOLOREAK taldeen artean jokatu zen urtarrilaren 24an. Korreseko tabernan, 21:00etan, afaldu eta Mendialdeko bertso eskolako kideek prestatutako bertso-sorta entzun ondoren eman zitzaion hasiera saioari. Bi taldeek giro onean eta barre algara artean bota zituzten koplak, baina saioaren amaieran KAKITURRIKO GLADIOLOREAK taldeari eman zioten garaipena.

    BERTSOLARRIAK taldeko kideak Alberto Txasko, Itxaso Balza de Vallejo, Eli Plazaola, Eneko Alonso, Fernando Antia Txiki, Jon Ruiz de Pinedo, David Antzuola, Lorea Elorriaga, Rebeka Gonzalez de Alaiza eta Miren Beitia dira.

    KAKITURRIKO GLADIOLOREAKtaldea Juan Mari Juaristi, Asier Otamendi, Rikardo Gonzalez de Durana, Xabi Rico, Ander Aranburu, Patxi Epelde, Karmele Madinabeitia, Garazi Gonzalez de Durana, Alberto Martinez Beitto eta Jon Zelaieta bertsolariek osatzen dute.

    Informazio gehiago Bertsozale Elkartearen webgunean.

     

  • Arabako kuadrillarteko bigarren kanporaketa Laudion jokatu zen urtarrilaren 24an, ALTUBEPEKOAK eta ERREXALA taldeen artean. Basalarrina Elkartean, 21:00etan, afaldu eta Amurrioko Bertso Eskolako lagunen bertso-sortak entzun ondoren hasi zen saioa, Ander Fernandez aurkezle zela. Berarekin batera, Iñaki Cabezak, Ainhoa Comasek, Unai Mendibilek eta Izar Mendigurenek osatu zuten ALTUBEPEKOAK taldea. Saio bizia izan zen eta entzuleak gustora egon ziren, baina azkenean ALTUBEPEKOAKizen ziren irabazleak.

  • Otsailaren 1ean jokatu zen Zalduondoko kanporaketa, GORBEIALDEKO AZKENAK eta LAUTADAKO AHUNTZAK taldeen artean. 14:00etanhasi zen saioa Zeledon Toki elkartean, baina lehenagotik ere bazeuden bi kuadrillak bertan, bazkaria prestatzen eta mahaiak antolatzen. 20 bat lagun bildu ziren; horien artean, bertso eskolako gazteak, haien txanda heltzen denerako apunteak hatzeko prest.

    Babarrun platerkada bat bazkaldu ostean, idatzizko modalitatearekin hasi zen saioa, Zalduon-Do Re Mix taldearen eskutik. Ostean, gai eguneratuak eta umorea erabiliz, bertso bikainak bota zituzten bi taldeek. Epaimahaiak, elkarteko kide batez eta talde bakoitzeko kide banaz osatuta,  LAUTADAKO AHUNTZAK taldea izendatu zuen irabazle.

    Saioari buruzko informazio gehiago hemen.

  • Aurten jokatuko diren txapelketak honako hauek dira:

     XILABA 2020
    Kanporaketak Final herena Final aitzinekoa  Finala 
    Hiriburu Irailaren 19a Senpere Urriaren 17a Izpura Azaroaren 7a Donibane Lohizune Azaroaren 21a
    Muskildi Irailaren 26a Sohüta Urriaren 24a Bardoze Azaroaren 11    
    Ainhoa Urriaren 3a Izturitze Urriaren 31        
    Larzabale Urriaren 10a            

     

    BARDOAK 2020
    Lehenengo fasea Finalaurrekoak Finala
    Etxarri (Larraun) Urtarrilaren 31n Tutera  Otsailaren 29an Lizarra    Urriaren 17an
    Txantrea (Iruñea) Urtarrilaren 31n Aniz (Baztan)  Otsailaren 29an    
    Iturmendi Urtarrilaren 31n Atarrabia  Martxoaren 6an    
    Erro Otsailaren 1ean Tafalla Martxoaren 7an    
    Bera  Otsailaren 2an Jaunsarats Urriaren 2an    
    Elgorriaga Otsailaren 7an Goizueta Urriaren 2an    
    Barañain       Otsailaren 7an        
    Lizarra Otsailaren 7an        
    Iruñea Otsailaren 8an        
    Barañain  Otsailaren 9an        
    Lesaka Otsailaren 14an        
    Otsagabia Otsailaren 14an        
    Leitza Otsailaren 14an        

     

    ARABAKO BERTSO KUADRILLA ARTEKOA 2020  
    Kanporaketak Finalaurrekoak Finala
    Aramaio Urtarrilaren 24an Agurain Otsailaren 29an Murgia Urriaren 10ean
    Laudio Urtarrilaren 24an Aramaio Martxoaren 7an    
    Korres Urtarrilaren 24an Amurrio Irailaren 26an    
    Zalduondo Otsailaren 1ean        
    Gasteiz, Errexala Otsailaren 1ean        
    Gasteiz, Kakiturri Otsailaren 7an
           
    Gasteiz, Gaztetxea Otsailaren 7an        
    Gasteiz, Errekaleor Otsailaren 8an        
    Mendiola Otsailaren 8an        
    Agurain Otsailaren 14an        
    Aramaio Otsailaren 15ean        
    Murgia Otsailaren 15ean