JA Muzic - шаблон joomla Mp3
> <
  • Urtero lez, bertso jira musikatua Sopelara heldu da. Unai Iturriaga eta Unai Mendiburu bertsolariak kantuan izango ditugu azaroaren 28an, osteguna, Gentzane Fernandez eta Ander Trabudua musikariek lagunduta. Jira udaletxe plazan hasiko da 19:30ean, hurbildu zaitezte!

  • Leioako nekazaritza eta abeltzaintza azokaren aitzakian antolatutako bertso saioa abenduaren 7an egingo da Kultur Leioa Auditoriumean. Bertsotan izango ditugu Naroa Torralba, Alaia Martin, Amets Arzallus eta Aitor Sarriegi, Jon Amezaga gai-jartzailearen gidaritzapean. Sarrerak doakoak dira eta egunean bertan auditoriumeko txarteldegian egongo dira eskuragai. Anima zaitezte!

  • Egunak iluntzen eta gauak hozten hasi direnez, ALBEko bertsolariek bertso saio bero-beroak dakartzate hotza astintzeko. Hona hemen non kantatuko duten azaroan zehar:

  • Urritik urtarrilera Uribe Kostan egingo diren bertso ekitaldien berri bertsozaleei ematea da agenda honen helburua. Bat egin gurekin eta parte hartu bertsozaleon interes eta atseginerako prestatu ditugun ekimenetan. Lauhilekoa bertsoz bete-betea dator, gorde datak zuen egutegietan!

  • "Edonor izan daiteke bertsolari neurri batean. Bizikletan ibiltzen edonork ikas dezake? Bertsotan, berdin". Horixe esan zuen Xabier Amuriza bertsolari handiak. Eta zuk, bertsotan ikasi nahi duzu? Bada, etorri Algortako Bertsolari Eskolara! ALBEko ateak zabalik dituzu.12 eta 18 urte bitarteko taldean eta helduen taldean izena emateko epea zabalik dago. Gozatu lagun artean bertsoen artean!!!

Hurrengo ekitaldiak:
28
Sopelako bertso jira musikatua
19:30etan
07
Leioako nekazaritza azokako saioa
20:00etan

Azken berriak

Argitaratze data: 2024-11-13

Urtero lez, bertso jira musikatua Sopelara heldu da. Unai Iturriaga eta Unai Mendiburu bertsolariak kantuan izango ditugu azaroaren 28an, osteguna, Gentzane Fernandez eta Ander Trabudua musikariek lagunduta. Jira udaletxe plazan hasiko da 19:30ean, hurbildu zaitezte!

Argitaratze data: 2024-11-04
Argitaratze data: 2024-10-25

Leioako nekazaritza eta abeltzaintza azokaren aitzakian antolatutako bertso saioa abenduaren 7an egingo da Kultur Leioa Auditoriumean. Bertsotan izango ditugu Naroa Torralba, Alaia Martin, Amets Arzallus eta Aitor Sarriegi, Jon Amezaga gai-jartzailearen gidaritzapean. Sarrerak doakoak dira eta egunean bertan auditoriumeko txarteldegian egongo dira eskuragai. Anima zaitezte!

Argitaratze data: 2024-10-23

Ibilbide luzeko bertsolarien eta gazteagoen bertsokerak parean jarriko ditu Bihotza gazte bertso jaialdiak azaroaren 15ean, 20:30ean hasita. Josu Landeta, Xabier Arriaga "Txiplas", Haira Aizpurua eta Xabat Illarregi betsolariak izango ditugu kantuan Algortako Azebarri kultur txokoan, pikoteoaz eta musikaz lagunduta. Sarrera librea izango da. Ba ote dago plan hoberik azaroko bariku baterako?

Bardoak 2020: Iturmendiko kanporaketa

Urtarrilaren 31n Bardoak 2020 txapelketako hirugarren saioa jokatu zen Iturmendiko Gaztetxean. Bertan, 21:30etan hasi zen DRIMTIN eta SAKAÑA taldeen arteko saioa, Unai Artieda gai-jartzailearekin, 50 lagunen aurrean.

DRIMTIN taldea Alberto Arce, Asier Saragueta, Migel Angel Ortiz de Guzman, Oskar Sanz de Acedo, Unai Uberetagoena, Xabier Terreros eta Xabier Zarraluki kideek osatzen dute.

SAKAÑA taldeko partaideak Ekain Alegre, Eneko Lazkoz Martinez, Idoia Granizo Uribarrena, Joxema Leitza, Saats Karasatorre Martinez eta Unai Artieda dira.

Saioaren amaieran, SAKAÑA taldeak bereganatu zuen puntua.

 

Bertsolariak

 
 

NOR GAREN

LAU LETRATXO izeneko bertsoak orobiltzen du ondoen gure eskolaren funtsa eta izaera:

Lau letratxo elkarren ondoan
akronimoa da, brabo!
eta atzean bertso-eskola bat…
Parkatu, askoz gehiago!
A, L, B eta ondoan E,
ALBE lez ezagunago,
bertsolari bik sortu zutena
gaur baino askoz lehenago.
Laurogeian sortu zuten eta
ez ote dugu arraro
hainbeste urtez iraun izana
bertsogintzaren abaro;
Sekretutxo bat badauka baina
irauteak aroz aro:

ALBEN AHOTSAK UGARI DAUDE
BIHOTZA BAKARRA DAGO!!!

Eskolak ematea

Transmisioa ALBEren helburu estrategiko nagusia dela esan genezake, erratzeko beldur handirik gabe. Bertsolariak sortu nahi ditugu, hitza arte bihurtuko duten bertsolari artistak, hain zuzen ere (35. urteurreneko leloak dioen moduan); eta horrek ondo koipeztutako makineria martxan jartzea eskatzen du, ezinbestean. Eskolatik bertsolari-eskolarako jauzia ematen laguntzeko hainbat irakasle eta laguntzaile ditugu. Eurak dira gure proiektuaren zutabe nagusietako bat. .

Ekitaldien antolaketa

Sustapenak ere garrantzi izugarria dauka gurean, bertsolariek inguru egokia behar baitute, beren dimentsio guztietan garatuko badira. Gure urteroko bertso-agenda ikaragarria da. 30 ekitaldi inguru, haietariko zenbait erreferente argiak direnak Euskal Herri mailan. Halandaze, bide beretik jarraitzeko borondate irmoa daukagu..

Ikerkuntza eta berrikuntza lanak

“Aurreak erakusten du atzea nola dantzatu” dio esaera zaharrak. Eta horregatik gara gu atzera begiratzen honen zaleak: etorkizunean urrats sendoak eman nahi ditugulako! Une oro ari gara ALBEkideok pentsatzen zer ekitaldi berri sortu, kudeaketa zelan hobetu, emaitzak zelan ugaritu, jende gehiagorengana zelan heldu… Eta arlo horretan ez daukagu bide erdian gelditzeko ezertariko asmorik. Ez horixe!

Elkarlana

Zorionez, gure helburu anbiziotsuak betetzeko ahaleginean ez gaude bakarrik. Bidelagun ditugu erakundeak, elkarteak, eragileak, zaleak… Haiekin batera eta neurri handi batean haiei esker iritsi gara gauden tokiraino, eta haiekin batera jarraitu nahi dugu bidean aurrera. Mila esker guzti-guztioi bihotz-bihotzez!

Sustatzaileak: