Apirilean sarri euri eta euri egin ohi du, baina eguzki eta bertso plazekin hasi dugu aurten hilabetea. Hona hemen ALBEko bertsolariek non kantatuko duten:

Apirilean sarri euri eta euri egin ohi du, baina eguzki eta bertso plazekin hasi dugu aurten hilabetea. Hona hemen ALBEko bertsolariek non kantatuko duten:
Urtero lez, Berbots elkarteko lagunek Kanpomartxo egunpasa antolatu dute Erandion; aurten Martiartu auzoan izango da apirilaren 6an, domekan. Goizetik iluntzera arte egingo diren ekintza eta ikuskizunen artean, 13:30ean Unai Mendibururen eta Amaia Iturriotzen bertsoekin gozatzeko aukera izango dugu. Anima zaitezte!
Aintzaldu daigun Irune zena, / etxe oneko alaba: / bihotzean eroango zaitugu / goazenean plazara! / BETI ARTE, IRUNE!!
ALBEko lagunak
Maiatzaren 8an hasiko da Udabarria bertsotan, 2025ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketako sailkapen fasea. Maiatzeko lau eguenetan egingo diren zortzi saioetan 48 bertsolarik hartuko dute parte; horietatik bederatzi ALBEkoak dira: June Diaz, Imanol Uria, Inazio Vidal, Aitor Esteban, Kerman Diaz, Paule Loizaga, Peru Vidal, Peru Irastortza eta Naroa Torralba. Zorte on guztioi!
2020ko Bardoak txapelketako hurrengo kanporaketa otsailaren 7an egin zen Elgorriagan. Elgorriagako ostatuan aritu ziren A multzoko BERTSONAUTAK eta LARRAUN DA ARAITZ. BI DOZENA taldeak bertsotan, Maialen Kamino gai-jartzaile zela.
BERTSONAUTAK taldeko kideak Alazne Untxalo Erregerena, Amaia Elizagoien Varela, Egoitz Gorosterrazu Elizagoien, Maialen Belarra, Irati Agesta, Maialen Kamino, Iker Gorosterrazu Elizagoien eta Xabi Garraus dira.
ARRAUN DA ARAITZ. BI DOZENA taldeko parte hartzaileak Ainhoa Iriarte Gorostegi, Aitor Irastortza Arrizurieta, Arkaitz Goikoetxea Arriola, Joana Ziganda Olano, Joxe Mugiro, Juan Mari Irastortza, Kizkitza Mujika Martin, Luis Mari Larreta Amundarain "Latu" eta Oier Lakuntza Irigoien dira.
50 lagun ingururen aurrean egin zen saio ederraren ostean, BERTSONAUTAK taldea izendatu zuten irabazle.
LAU LETRATXO izeneko bertsoak orobiltzen du ondoen gure eskolaren funtsa eta izaera:
Lau letratxo elkarren ondoan
akronimoa da, brabo!
eta atzean bertso-eskola bat…
Parkatu, askoz gehiago!
A, L, B eta ondoan E,
ALBE lez ezagunago,
bertsolari bik sortu zutena
gaur baino askoz lehenago.
Laurogeian sortu zuten eta
ez ote dugu arraro
hainbeste urtez iraun izana
bertsogintzaren abaro;
Sekretutxo bat badauka baina
irauteak aroz aro:
ALBEN AHOTSAK UGARI DAUDE
BIHOTZA BAKARRA DAGO!!!
Eskolak ematea
Transmisioa ALBEren helburu estrategiko nagusia dela esan genezake, erratzeko beldur handirik gabe. Bertsolariak sortu nahi ditugu, hitza arte bihurtuko duten bertsolari artistak, hain zuzen ere (35. urteurreneko leloak dioen moduan); eta horrek ondo koipeztutako makineria martxan jartzea eskatzen du, ezinbestean. Eskolatik bertsolari-eskolarako jauzia ematen laguntzeko hainbat irakasle eta laguntzaile ditugu. Eurak dira gure proiektuaren zutabe nagusietako bat. .
Ekitaldien antolaketa
Sustapenak ere garrantzi izugarria dauka gurean, bertsolariek inguru egokia behar baitute, beren dimentsio guztietan garatuko badira. Gure urteroko bertso-agenda ikaragarria da. 30 ekitaldi inguru, haietariko zenbait erreferente argiak direnak Euskal Herri mailan. Halandaze, bide beretik jarraitzeko borondate irmoa daukagu..
Ikerkuntza eta berrikuntza lanak
“Aurreak erakusten du atzea nola dantzatu” dio esaera zaharrak. Eta horregatik gara gu atzera begiratzen honen zaleak: etorkizunean urrats sendoak eman nahi ditugulako! Une oro ari gara ALBEkideok pentsatzen zer ekitaldi berri sortu, kudeaketa zelan hobetu, emaitzak zelan ugaritu, jende gehiagorengana zelan heldu… Eta arlo horretan ez daukagu bide erdian gelditzeko ezertariko asmorik. Ez horixe!
Elkarlana
Zorionez, gure helburu anbiziotsuak betetzeko ahaleginean ez gaude bakarrik. Bidelagun ditugu erakundeak, elkarteak, eragileak, zaleak… Haiekin batera eta neurri handi batean haiei esker iritsi gara gauden tokiraino, eta haiekin batera jarraitu nahi dugu bidean aurrera. Mila esker guzti-guztioi bihotz-bihotzez!