2020ko Bardoak txapelketako hurrengo kanporaketa otsailaren 7an egin zen Elgorriagan. Elgorriagako ostatuan aritu ziren A multzoko BERTSONAUTAK eta LARRAUN DA ARAITZ. BI DOZENA taldeak bertsotan, Maialen Kamino gai-jartzaile zela.
BERTSONAUTAKtaldeko kideak Alazne Untxalo Erregerena, Amaia Elizagoien Varela, Egoitz Gorosterrazu Elizagoien, Maialen Belarra, Irati Agesta, Maialen Kamino, Iker Gorosterrazu Elizagoien eta Xabi Garraus dira.
ARRAUN DA ARAITZ. BI DOZENA taldeko parte hartzaileak Ainhoa Iriarte Gorostegi, Aitor Irastortza Arrizurieta, Arkaitz Goikoetxea Arriola, Joana Ziganda Olano, Joxe Mugiro, Juan Mari Irastortza, Kizkitza Mujika Martin, Luis Mari Larreta Amundarain "Latu" eta Oier Lakuntza Irigoien dira.
50 lagun ingururen aurrean egin zen saio ederraren ostean, BERTSONAUTAKtaldea izendatu zuten irabazle.