Arabako Kuadrillartekoa kanporaketak

  • 2020ko Arabako Bertso Kuadrilla Artekoa Aramaion hasi zen urtarrilaren 24an. 20:30etan, 30 lagun inguru batu ziren Marixeka Elkartean. Kuadrilek prestatutako afaria bukatu ostean, Aramaioko bertso-eskolako gaztetxoek eman zioten saioari hasiera talde parte hartzaileei buruzko bertso-sortarekin. Jarraian, KONDE BASOKO ILUEK eta IZENBAKUEK taldeek bertso saio arina eta giro apartekoa eskaini zieten Armaioko entzuleei. KONDE BASOKO ILUEKtaldetik, Xabi Igoa, Aitor Ugarte, Martin Abarrategi eta Paula Amilburu bertsolariak aritu ziren eta IZENBAKUEKtaldetik, berriz, Peru Abarrategi, Manex Agirre eta Danel Herrarte. Gaiak jartzen Lierni Altuna egon zen.

    Saioa amaitzean, KONDE BASOKO ILUEK taldea izendatu zuten irabazle.

    Informazio gehiago Bertsozale Elkartearen webgunean.

  • Otsailaren 1ean jokatu zen Gasteizko kanporaketa, ERREXALA eta SUMENDIOLA BETE POTO taldeen artean. Errexala Elkartean izan zen, 21:00etan, 35 lagunen aurrean. Afari goxo-goxo baten eta Iparralde Gizarte Etxeko Bertsoaren Saltsako taldeko bertso sorta ederraren ostean hasi zen saioa, Josu Vadillok bideratuta. Bi taldeek bertso bikainak bota zituzten eta duela bi urtetako toki berean jokatutako desafioa presente egon zen hasiera hasieratik, baina azkenean SUMENDIOLA BETE POTOizan zen irabazlea.

    Saioari buruzko informazio gehiago hemen.

  • Gasteizko hirugarren kanporaketa otsailaren 7an jokatu zen Gastetxean. 21:00etan, LAUTADAKO AHUNTZAKeta MUINOKO KATUAK RESURRECTION taldeak 60 lagun ingururen aurrena elkartu ziren bertsotan aritzeko.

    Afari ostean, Palmondo Tristeak taldearen eta Amaia zentroko bertso eskolako lagunen  bertso idatziekin hasi zen saioa. Bertsoaldi bikainaren ondoren, epaimahaiak erabakia hartu zuen: MUINOKO KATUAK RESURRECTION taldeak irabazi zuen.

    Saioari buruzko informazio gehiago hemen.

  • Gasteizko bigarren kanporaketa otsailaren 7an jokatu zen Kakiturri Elkartean. 20:30ean, 30 lagun inguru elkartu ziren KAKITURRIKO GLADIOLOREAK eta LPR LAUTADAKO PHOEMIAN RHAPSODY taldeen arteko saioa ikusteko. 

    Giro alai eta lagunkoia egon zen afarian zehar eta, ostean, GLADIOLOREEN bertso idatziekin hasi zen saioa. Taldeen aurkezpenen ondoren, umorez betetako bertsoak bota zituzten eta koplatan amaitu zuten.

    Epaimahaiak, elkarteko kide batez eta talde bakoitzeko kide banaz osatuta,  KAKITURRIKO GLADIOLOREAK izendatu zituen irabazle.

    Saioari buruzko informazio gehiago hemen.

  • Korreseko kanporaketa BERTSOLARRIAK eta KAKITURRIKO GLADIOLOREAK taldeen artean jokatu zen urtarrilaren 24an. Korreseko tabernan, 21:00etan, afaldu eta Mendialdeko bertso eskolako kideek prestatutako bertso-sorta entzun ondoren eman zitzaion hasiera saioari. Bi taldeek giro onean eta barre algara artean bota zituzten koplak, baina saioaren amaieran KAKITURRIKO GLADIOLOREAK taldeari eman zioten garaipena.

    BERTSOLARRIAK taldeko kideak Alberto Txasko, Itxaso Balza de Vallejo, Eli Plazaola, Eneko Alonso, Fernando Antia Txiki, Jon Ruiz de Pinedo, David Antzuola, Lorea Elorriaga, Rebeka Gonzalez de Alaiza eta Miren Beitia dira.

    KAKITURRIKO GLADIOLOREAKtaldea Juan Mari Juaristi, Asier Otamendi, Rikardo Gonzalez de Durana, Xabi Rico, Ander Aranburu, Patxi Epelde, Karmele Madinabeitia, Garazi Gonzalez de Durana, Alberto Martinez Beitto eta Jon Zelaieta bertsolariek osatzen dute.

    Informazio gehiago Bertsozale Elkartearen webgunean.

     

  • Arabako kuadrillarteko bigarren kanporaketa Laudion jokatu zen urtarrilaren 24an, ALTUBEPEKOAK eta ERREXALA taldeen artean. Basalarrina Elkartean, 21:00etan, afaldu eta Amurrioko Bertso Eskolako lagunen bertso-sortak entzun ondoren hasi zen saioa, Ander Fernandez aurkezle zela. Berarekin batera, Iñaki Cabezak, Ainhoa Comasek, Unai Mendibilek eta Izar Mendigurenek osatu zuten ALTUBEPEKOAK taldea. Saio bizia izan zen eta entzuleak gustora egon ziren, baina azkenean ALTUBEPEKOAKizen ziren irabazleak.

  • Otsailaren 1ean jokatu zen Zalduondoko kanporaketa, GORBEIALDEKO AZKENAK eta LAUTADAKO AHUNTZAK taldeen artean. 14:00etanhasi zen saioa Zeledon Toki elkartean, baina lehenagotik ere bazeuden bi kuadrillak bertan, bazkaria prestatzen eta mahaiak antolatzen. 20 bat lagun bildu ziren; horien artean, bertso eskolako gazteak, haien txanda heltzen denerako apunteak hatzeko prest.

    Babarrun platerkada bat bazkaldu ostean, idatzizko modalitatearekin hasi zen saioa, Zalduon-Do Re Mix taldearen eskutik. Ostean, gai eguneratuak eta umorea erabiliz, bertso bikainak bota zituzten bi taldeek. Epaimahaiak, elkarteko kide batez eta talde bakoitzeko kide banaz osatuta,  LAUTADAKO AHUNTZAK taldea izendatu zuen irabazle.

    Saioari buruzko informazio gehiago hemen.