Aurtengo Taldekako Xilabaren lehendo fasearen azken saioa urriaren 20an izan zen Berttolin, Urruñan. URRUÑAGOtaldeak (Odei Barroso, Kerman Diaz, Iker Altuna eta Ortzi Idoatek osatua) EZ OTOI PENTSA taldea (Maddi Ane Txoperena, Miren Artetxe, Josu Txoperena eta Gorka Artetxek osatua) etxean hartu zuten saio bikain honetan. Agur originalak, bakarkako bikainak eta lehia estuaren ondoren, URRUÑAGO taldeak irabazi zuen. Laster lehiatuko dira berriz, ordea, EZ OTOI PENTSA taldea ere bigarren onenaren postua hartuz finalerdietara pasatzea lortu baitzuen. Azaroaren 2an Müskildiko posonpesenea gelan daukate hitzordua finaletara nor helduko den ikusteko.
Saioak ikusteko sakatu hemen.