Pasadan larunbatean, azaroaren 16an, Taldekako Xilabako finala Izturitzeko Herriko gelan jokatu zen 300 pertsonen aurrean. EZ OTOI PENTSA taldeak irabazi zuen HASTA LA 2TORIA taldearen aurka.
12:00etan herri bazkariarekin hasi eta ondoren, Arberoa ikastolako haurrek eman zioten saioari hasiera klasean eginiko bertsoak kantatuz. EZ OTOI PENTSA eta HASTA LA 2TORIA taldeek bertso umoretsu eta ederrekin agurtu zituzten ikusleak eta maila mantendu zuten saio osoan zehar. Azkenean, baina, Maddi Ane Txoperena, Miren Artetxe, Josu Txoperena eta Gorka Artetxe bertsolariek jantzi zuten txapela.