SOPELAKO BERTSO JIRA MUSIKATUA!

Igandean, abenduaren 1ean, Sopelan egongo dira Uxue Alberdi eta Sustrai Colina bertsolariak urteroko jira hasteko prest, KULUNKAN taldearen musikak lagunduta.

12:00etan hasiko da 2019ko Sopelako Bertso Jira Musikatua, Bentatxu kalean. Bertatik, Laiak tabernara joango gara. Ondoren, Frontoia tabernara, Völker taberna alemaniarra eta, jira amaitzeko, Laubide kafetegira. 

Uxue eta Sustrairen bertsoak, KULUNKAN taldearen musikarekin batera, primerako saioa bihurtuko dute aurtengo. Ez hutsik egin!