Bihar, urriaren 5ean, 2019ko Taldekako Xilaba txapelketaren bi saio ospatuko dira 19:00etan. Alduden KONTRABANDA eta HASTA LA 2TORIA taldeek kantatuko dute eta Pausun, berriz, EZ OTOI PENTSA eta BARÇA taldeek.
Aldudeko saioa 19:00etan ospatuko da Alfaro jatetxean. KONTRABANDA taldea Josebiñe Agirre, Maddalen Arzallus, Maindi Murua eta Maialen Berrak osatzen dute eta lehiaketako lehenengo saioa dute hau. HASTA LA 2TORIA, Elixabet Etxandi, Lur Renteria, Maddi Sarasua, Odei Renteria eta Leire Laskarairekin, lehenengo saioko irabazlea izan zen.
Pausuko saioa 19:00etan ospatuko da Xaia ostatuan. EZ OTOI PENTSA taldea Maddi Ane Txoperena, Josu Txoperena, Miren Artetxe eta Gorka Artetxek osatzen dute eta lehiaketako lehenengo saioa dute hau. BARÇA taldea Battit Crouspeyre, Bixente Irigarai, Oier Urreizti eta Ekhi Perrierrek osatzen dute.
Txapelketa eta saioei buruzko informazio geheiago Bertsozale.eus webgunean.