Bihar larunbata, Urriak 5, 2019ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako azken final-zortzirena jokatuko da Lasarte-Oriako Manuel Lekuona Kultur Etxean, 17:00etan.
Saioan Aitor Salegi Martija, Eneko Araiztegi Agirre, Iñaki Zelaia Irazusta, Mikel Artola Izagirre, Oier Aizpurua Olaizola eta Unai Izagirre Etxeberria bertsolariek kantatuko dute. Irabazlea final-laurdenetan sailkatuko da zuzenean eta gainontzekoak puntuazioaren arabera izango dute horretarako aukera.
Sarrerak www.bertsosarrerak.eus webgunean daude salgai. Informazio gehiago Bertsozale.eus webgunean.