Pasaden larunbatean, urriaren 5ean, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren azken final-zortzirena egin zen Lasarte-Orian. Lekuona Kultur Etxean aritu ziren Aitor Salegi Martija, Eneko Araiztegi Agirre, Iñaki Zelaia Irazusta, Mikel Artola Izagirre, Oier Aizpurua Olaizola eta Unai Izagirre Etxeberria bertsolariak. Mikel Artolak irabazi zuen 429 punturekin eta azaroaren 2an Azkoitian jokatuko du final-laurdena.