gipuzkoako bertsolari txapelketa

  • Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren bigarren final-zortzirena Amasa-Villabonan jokatu zen irailaren 15ean. Gurea Antzokian aritu ziren Iban Urdangarin Lardizabal, Iñigo Mantzizidor Larrañaga, Maialen Akizu Bidegain, Odei Lopez Larrauri, Oier Etxeberria Zubimendi eta Beñat Iguaran Amondarain. Beñat izango da urriaren 19an Andoainen final-laurdenetan kantatuko duena, 440,5 punturekin saioaren irabazlea izan zelako.

     

  • Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren lehenengo final-laurdena ospatu zen Andoainen urriaren 19an. Bastero Kultur Etxean aritu ziren Iñaki Apalategi Astigarraga, Beñat Iguaran Amondarain, Unai Mendizabal Jauregi, Eñaut Martikorena Lizaso, Asier Azpiroz Iztueta eta Iban Urdangarin Lardizabal bertsolariak. Eñaut Martikorenak lortu zituen puntu gehien, 476 puntu, eta azaroaren 17an  Arrasateko final-erdian kantatuko du.

     

     

     

  • Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren lehenengo final-aurrekoa azaroaren 17an egin zen, Arrasaten. Eñaut Martikorena Lizaso, Agin Laburu Rezola, Nerea Elustondo Plazaola, Unai Mendizabal Jauregi, Iñaki Apalategi Astigarraga eta Unai Gaztelumendi Arandia bertsolariak lehiatu ziren Uarkape pilotalekuan.

    Agin Laburuk 501 punturekin irabazi zuen eta zuzenean joango da finalera, abenduaren 14an Donostian egingo dena.

  •  Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren azken final-laurdena azaroaren 2an  egin zen Azkoitian. Baztartxo Antzokian aritu ziren Beñat Gaztelumendi Arandia, Mikel Artola Izagirre, Ane Labaka Mayoz, Ander Lizarralde Jimeno, Maialen Akizu Bidegain eta Ane Zuazubiskar Iñarra bertsolariak.

    Beñat Gaztelumendik irabazi zuen 475 punturekin eta azaroaren 24an Oiartzuneko final-aurrekoan kantatuko du.

  •  

    Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren laugarren final-laurdena urriaren 27an egin zen Azpeitian. Soreasu Antzokian aritu ziren Alaia Martin Etxebeste, Oihana Iguaran Barandiaran, Nerea Elustondo Plazaola, Iñigo Mantzizidor Larrañaga, Iñaki Gurrutxaga Zubimendi eta Amaia Iturriotz Etxaniz bertsolariak.

    Oihana Iguaranek irabazi zuen 485,5 punturekin eta abenduaren 1ean Tolosako final-aurrekoan kantatuko du.

  • Irailaren 14an hasitahilabetez. 48 bertsolari. 16 saio. 16 epaile. 15 gaijartzaile. 4 idazkari. 100 urte dira Pello Errota bertsolari asteasuarra hil zela. Aukera polita haren alaba Mikaela Elizegi (Mikela Zintzarri) bertsolari asteasuarraren irudia eta lana nabarmentzeko. 

  •  

    Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren hirugarren final-laurdena egin zen urriaren 26an Eibarren. Coliseo Antzokian aritu ziren Jon Maia Soria, Gorka Maiz Alustiza, Jokin Uranga Isuskiza, Unai Muñoa Amundarain, Felix Zubia Olaskoaga eta Mikel Tapia Aierbe bertsolariak.

     Jon Maiak irabazi zuen 475 punturekin eta abenduaren 1ean Tolosan jokatuko du final-laurdena.

  • Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren seigarren final-zortzirena Elgoibarren jokatu zen irailaren 29an. Elgoibarko Herriko Antzokian aritu ziren Ane Labaka Mayoz, Endika Igartzabal Murua, Eñaut Martikorena Lizaso, Iñaki Gurrutxaga Zubimendi, Jokin Uranga Isuskiza eta Unai Gaztelumendi Arandia. Saioa 458,5 punturekin irabazi zuen Anek eta Azkoitiako final-laurdenetan kantatuko du azaroaren 2an.

  • Bihar larunbata, Urriak 5, 2019ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako azken final-zortzirena jokatuko da Lasarte-Oriako Manuel Lekuona Kultur Etxean, 17:00etan. 

  • Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako hirugarren final-laudena izango da larunbatean, azaroaren 2anAzkoitian. Saioaren irabazlea finalaurrekora pasako da zuzenean eta gainontzeko bertsolariek puntuazioaren arabera edukiko dute horretarako aukera.

  • Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako hirugarren eta laugarren final-laudenak izango dira bihar, urriaren 26an, Eibarren eta urriaren 27an Aizpeitian. Bi saioetako irabazleak zuzenean sailkatuko dira finalaurrekoetara eta gainontzeko bertsolariek puntuazioaren arabera edukiko dute horretarako aukera.

  • Beñat Gaztelumendik jantzi zuen txapela abenduaren 14an jokatu zen Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren finalean. 6000 lagun inguru batu ziren arratsaldez Donostiako Donostia Arenan txapelketaren amaiera ikusteko.

    Finalistak Agin Laburu RezolaAlaia Martin EtxebesteAne Labaka MayozBeñat Gaztelumendi ArandiaBeñat Lizaso AlberdiJon Maia SoriaNerea Elustondo Plazaola eta Oihana Iguaran Barandiaran izan ziren. Agin Laburu eta Beñat Gaztelumendi buruz burukoan ibili ziren amaieran, baina azkenean Gaztelumendik irabazi zuen 940,5 punturekin.

    Giouzkoako Bertsozale Elkarteak Xabier Gaztelumendi aukeratu zuen irabazleari txapela janzteko, urte luzez Elkartean egindako borondatezko lan administratiboa eskertzeko eta fokupera ekartzeko.

    Informazio gehiago Bertsozale Ekartearen webgunean.

  • Final laurdenen lehenengo saioa urriaren 19an izango da 17:00etan Andoainen, Basteroko kulturgunean.

  • Hiruhileko honetan jokatuko diren txapelketak honako hauek dira:

    GIPUZKOAKO BERTSOLARI TXAPELKETA 2019   
    Final-zortzirenak Final-laurdenak Final-aurrekoak Finala
    Oñati   Irailaren 14an Andoain    Urriaren 19an  Arrasate    Azaroaren 17an  Donostia    Abenduaren 14an
    Amasa-Villabona   Irailaren 15ean Irun    Urriaren 20an  Oiartzun    Azaroaren 24an    
    Ordizia   Irailaren 21ean Eibar    Urriaren 26an  Tolosa    Abenduaren 1ean    
    Zumaia   Irailaren 22an Azpeitia    Urriaren 27an        
    Zumarraga-Urretxu   Irailaren 28an Azkoitia   Azaroaren 2an        
    Elgoibar   Irailaren 29an            
    Lasarte-Oria               Urriaren 5ean            

     

     

    TALDEKAKO XILABA 2019  
    Lehenengo fasea Final-aurrekoak Finala
    Itsasu Irailaren 20an Baiona Azaroaren 1ean  Izturitze Azaroaren 16an
    Hazparne Irailaren 21ean Muskildi Azaroaren 2an    
    Izpegi Irailaren 28an        
    Sara Irailaren 28an        
    Aldude Urriaren 5ean        
    Pausu
    Urriaren 5ean        
    Amenduze Urriaren 11n        
    Azkaine Urriaren 11n        
    Urruña Urriaren 20an        
  •  

    Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren hirugarren final-laurdena urriaren 26an egin zen Eibarren. Amaia Kultur Etxean aritu ziren Agin Laburu Rezola, Haritz Mujika Lasa, Beñat Lizaso Alberdi, Maider Arregi Markuleta, Unai Gaztelumendi Arandia eta Iñigo Izagirre Urteaga bertsolariak.

    Agin Laburuk irabazi zuen 495 punturekin eta azaroaren 17an Arrasaten jokatuko du final-aurrekoa.

  • Pasaden larunbatean, urriaren 5ean, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren azken final-zortzirena egin zen Lasarte-Orian. Lekuona Kultur Etxean aritu ziren Aitor Salegi Martija, Eneko Araiztegi Agirre, Iñaki Zelaia Irazusta, Mikel Artola Izagirre, Oier Aizpurua Olaizola eta Unai Izagirre Etxeberria bertsolariak. Mikel Artolak irabazi zuen 429 punturekin eta azaroaren 2an Azkoitian jokatuko du final-laurdena.

  • Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren bigarren final-aurrekoa azaroaren 24an egin zen, Oiartzunen. Beñat Gaztelumendi Arandia, Iñigo Mantzizidor Larrañaga, Alaia Martin Etxebeste, Amaia Iturriotz Etxaniz, Asier Azpiroz Iztueta eta Ane Labaka Mayoz bertsolariak lehiatu ziren Elorsoro kiroldegian.

    Beñat Gaztelumendik 506 punturekin irabazi zuen eta zuzenean joango da finalera, abenduaren 14an Donostian egingo dena.

  • Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren lehenengo final-zortzirena Oñatin jokatu zen irailaren 14an. Santa Ana Antzokian aritu ziren Amaia Iturriotz Etxaniz, Andoni Mujika Izagirre, Aratz Igartzabal Bidegain, Felix Zubia Olaskoaga, Maider Arregi Markuleta eta Haritz Mujika Lasa. Azken honek 447 punturekin irabazi zuen saioa eta Iruneko final-laurdenetan kantatuko du urriaren 20an.

     

  • Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren hirugarren final-zortzirena Ordizian jokatu zen irailaren 21ean. Ordizia Herriko Antzokian aritu ziren Ainhoa Agirreazaldegi Rekondo, Aitor Urbieta Aizpurua, Ane Zuazubiskar Iñarra, Asier Azpiroz Iztueta, Beñat Lizaso Alberdi eta Manex Mujika Amunarriz. 445 punturekin, Beñat izan zen saioaren irabazlea eta  urriaren 20an final-laurdenetan kantatuko du Irunen.

  • Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren lehenengo final-aurrekoa abenduaren 1ean egin zen, Tolosan. Oihana Iguaran Barandiaran, Jon Maia Soria, Jokin Uranga Isuskiza, Iban Urdangarin Lardizabal, Beñat Lizaso Alberdi eta Haritz Mujika Lasa bertsolariak Usabal kiroldegian lehiatu ziren finalerako txartel zuzena lortzeko.

    Jon Maiak 494,5 punturekin irabazi zuen eta zuzenean joango da finalera, abenduaren 14an Donostian egingo dena.