Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren hirugarren final-zortzirena Ordizian jokatu zen irailaren 21ean. Ordizia Herriko Antzokian aritu ziren Ainhoa Agirreazaldegi Rekondo, Aitor Urbieta Aizpurua, Ane Zuazubiskar Iñarra, Asier Azpiroz Iztueta, Beñat Lizaso Alberdi eta Manex Mujika Amunarriz. 445 punturekin, Beñat izan zen saioaren irabazlea eta urriaren 20an final-laurdenetan kantatuko du Irunen.