final-zortzirenak

  • Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren bigarren final-zortzirena Amasa-Villabonan jokatu zen irailaren 15ean. Gurea Antzokian aritu ziren Iban Urdangarin Lardizabal, Iñigo Mantzizidor Larrañaga, Maialen Akizu Bidegain, Odei Lopez Larrauri, Oier Etxeberria Zubimendi eta Beñat Iguaran Amondarain. Beñat izango da urriaren 19an Andoainen final-laurdenetan kantatuko duena, 440,5 punturekin saioaren irabazlea izan zelako.

     

  • Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren seigarren final-zortzirena Elgoibarren jokatu zen irailaren 29an. Elgoibarko Herriko Antzokian aritu ziren Ane Labaka Mayoz, Endika Igartzabal Murua, Eñaut Martikorena Lizaso, Iñaki Gurrutxaga Zubimendi, Jokin Uranga Isuskiza eta Unai Gaztelumendi Arandia. Saioa 458,5 punturekin irabazi zuen Anek eta Azkoitiako final-laurdenetan kantatuko du azaroaren 2an.

  • Pasaden larunbatean, urriaren 5ean, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren azken final-zortzirena egin zen Lasarte-Orian. Lekuona Kultur Etxean aritu ziren Aitor Salegi Martija, Eneko Araiztegi Agirre, Iñaki Zelaia Irazusta, Mikel Artola Izagirre, Oier Aizpurua Olaizola eta Unai Izagirre Etxeberria bertsolariak. Mikel Artolak irabazi zuen 429 punturekin eta azaroaren 2an Azkoitian jokatuko du final-laurdena.

  • Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren lehenengo final-zortzirena Oñatin jokatu zen irailaren 14an. Santa Ana Antzokian aritu ziren Amaia Iturriotz Etxaniz, Andoni Mujika Izagirre, Aratz Igartzabal Bidegain, Felix Zubia Olaskoaga, Maider Arregi Markuleta eta Haritz Mujika Lasa. Azken honek 447 punturekin irabazi zuen saioa eta Iruneko final-laurdenetan kantatuko du urriaren 20an.

     

  • Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren hirugarren final-zortzirena Ordizian jokatu zen irailaren 21ean. Ordizia Herriko Antzokian aritu ziren Ainhoa Agirreazaldegi Rekondo, Aitor Urbieta Aizpurua, Ane Zuazubiskar Iñarra, Asier Azpiroz Iztueta, Beñat Lizaso Alberdi eta Manex Mujika Amunarriz. 445 punturekin, Beñat izan zen saioaren irabazlea eta  urriaren 20an final-laurdenetan kantatuko du Irunen.

  • Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren laugarren final-zortzirena Zumaian jokatu zen irailaren 22an. Aita Mari Zineman aritu ziren Ander Lizarralde Jimeno, Beñat Jauregi Etxeberria, Gorka Maiz Alustiza, Iñigo Gorostarzu Etxebeste, Jokin Bergara Eguren eta Unai Muñoa Amundarain. Gorka izan zen saioaren irabazlea, 441 puntu lortuta, eta Eibarreko final-laurdenetan arituko da urriaren 26an.

     

  • Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren bosgarren final-zortzirena Zumarraga-Urretxun jokatu zen irailaren 28an. Zelai Aristi Aretoan aritu ziren Eli Pagola Apezetxea, Iker Ormazabal Ojeda, Iñigo Izagirre Urteaga, Mikel Tapia Aierbe, Nerea Elustondo Plazaola eta Unai Mendizabal Jauregi. Unaik 449,5 punturekin irabazi zuen saioa eta Andoaineko final-laurdenetan kantatuko du urriaren 19an.