Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren seigarren final-zortzirena Elgoibarren jokatu zen irailaren 29an. Elgoibarko Herriko Antzokian aritu ziren Ane Labaka Mayoz, Endika Igartzabal Murua, Eñaut Martikorena Lizaso, Iñaki Gurrutxaga Zubimendi, Jokin Uranga Isuskiza eta Unai Gaztelumendi Arandia. Saioa 458,5 punturekin irabazi zuen Anek eta Azkoitiako final-laurdenetan kantatuko du azaroaren 2an.