Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako hirugarren final-laudena izango da larunbatean, azaroaren 2an, Azkoitian. Saioaren irabazlea finalaurrekora pasako da zuzenean eta gainontzeko bertsolariek puntuazioaren arabera edukiko dute horretarako aukera.
Azkoitiako Baztartxo Antzokian izango da larunbateko saioa, 17:00etan. Ander Lizarralde Jimeno, Ane Labaka Mayoz, Ane Zuazubiskar Iñarra, Beñat Gaztelumendi Arandia, Maialen Akizu Bidegain eta Mikel Artola Izagirre bertsolariek hartuko dute parte, Ion Zaldua Brit aurkezle lanak egiten dituelarik.
Txartelak salgai daude Bertsosarrerak webgunean eta saioaren egunean bertan txarteldegian, 16:00etatik aurrera.