azkoitia

  •  Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren azken final-laurdena azaroaren 2an  egin zen Azkoitian. Baztartxo Antzokian aritu ziren Beñat Gaztelumendi Arandia, Mikel Artola Izagirre, Ane Labaka Mayoz, Ander Lizarralde Jimeno, Maialen Akizu Bidegain eta Ane Zuazubiskar Iñarra bertsolariak.

    Beñat Gaztelumendik irabazi zuen 475 punturekin eta azaroaren 24an Oiartzuneko final-aurrekoan kantatuko du.

  • Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako hirugarren final-laudena izango da larunbatean, azaroaren 2anAzkoitian. Saioaren irabazlea finalaurrekora pasako da zuzenean eta gainontzeko bertsolariek puntuazioaren arabera edukiko dute horretarako aukera.

  • Bertso saio presentziala izango dugu ekainaren 19an Azkoitiako Floreaga ikastetxean. Bertan, Amets Arzallus, Alaia Martin, Igor Elortza eta Jone Uria ALBEko bertsolaria egongo dira kantuan, Iker Iriarte gai-jartzailearen esanetan. Sarrerak aurrez edo egunean bertan erosi ahalko dira. Arin ibili!