Pasa den asteburuan, urriaren 5ean, HASTA LA 2TORIA eta KONTRABANDA taldeak aurrez aurre aritu ziren kantuan. Saio borobila izan zen, umorez betea baina gai serioagoak ere ukituz. Bi taldeak fin-fin ibili ziren arren, gauaren amaieran HASTA LA 2TORIA izendatu zuten garaile. Aurreko saioa ere irabazi zutenez, Taldekako Xilabako finalerdietara klasifikatu den lehen taldea da HASTA LA 2TORIA.