Aste honetan Taldekako Xilaba Txapelketaren bi saio egingo dira. Urriaren 11n ESKUKULA eta 4KOPLASARA taldeek kantatuko dute Amenduzen eta 12an EKAINAZ eta KONTRABANDA taldeak, Azkainen.
Amenduzeko saioa 19:00etan hasiko da Eiheran. ESKUKULA taldea Pettan Prebende, Bittor Thicoipe eta Ramuntxo Christy-k osatzen dute eta 4KOPLASARA taldea, berriz, Ellande Alfaro, Amets Arzallus, Julene Etxeberri eta Landa Etxeberrik. Biak izan dira aurreko saioen irabazleak; Amenduzen irabazten duena finalerdietara pasako da zuzenean.
Azkaineko saioa Xoko Ona ostatuan egingo da, 18:00etan. KONTRABANDA taldea Josebiñe Agirre, Maddalen Arzallus, Maindi Murua eta Maialen Berrak osatzen dute eta EKAINAZ taldea Ekaitza Irastorza, Aitor Servier eta Xumai Muruak osatzen dute. Bi taldeek porrota bana daukatenez, saioa irabazi ezean finalerdietara joateko aukera barik geratuko dira.
Informazio gehiago Bertsozale Elkartearen webgunean.