BERTSOZ ASEBETETZEKO AUKERA, ALBEREN ETA AZEBARRIREN ARTEKO ELKARLANETIK

Osteguna den urriaren 17an ekimen berri bezain gozoa jarriko dute martxan ALBEk eta AZEBARRIk elkarrekin: ASE BERTSOZ. Mahaiaren bueltan bertsotan jarduteko aukera egongo da, nork bere mailan, puntuka, koplaka, bertsoka... ahoa jateko baino ez dute itxiko bertaratzen direnek. Zain gaituzue! 

 

AZEBARRI elkartean bilduko gara 20:30etan otordua egiteko. Prezioa 15€-koa da eta bertan ordainduko da. Izena emateko deitu 605704385 zenbakira edo idatzi email bat Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera.