azebarri

  • Hurrengo asteko ostegunean, azaroaren 28an, ASE BERTSOZ ekimena ospatuko da bigarrenez. 20:00etan bertsotan aritzeko eta otordu sinple baina gozo batez gozatzeko aukera egongo da Azebarrin.

    Izena emateko epea azaroaren 26ra arte egongo da zabalik.

  • Osteguna den urriaren 17an ekimen berri bezain gozoa jarriko dute martxan ALBEk eta AZEBARRIk elkarrekin: ASE BERTSOZ. Mahaiaren bueltan bertsotan jarduteko aukera egongo da, nork bere mailan, puntuka, koplaka, bertsoka... ahoa jateko baino ez dute itxiko bertaratzen direnek. Zain gaituzue! 

  • Aurtengo San Inazioetan ez da jairik antolatuko, baina ALBEren Bertso Maratoia ez da bertan behera geratuko!  Egun osoko egitaraua prestatu dugu: 13:00etan bertso saioarekin hasiko gara, 15:00etan bazkaria izango dugu Azebarrin eta, bazkalosteko bertsoen ostean, poteoan ibiliko gara Algortako tabernetatik.

  • Euskara elkarteek euskararen biziberritzean azken hamarkadetan izan duten eraginaz mintzo da 30 urte mihigintzan, Txerra Rodriguezen liburuak. Martxoaren 11n, ostegunean, Azebarri Kultur Elkartean izango da aurkezpena, 19:00etan. Izena ematea ezinbestekoa izango da.

  • Urte berria, asmo berriak... baina Ase Bertsoz ekimenak indartsu dirau! Gabonetako gehiegikerien eta tripakaden ostean, urtarrila patxadaz hartzea baino hoberik al dago? Otordu goxo eta arinaz gain, kantatu, entzun eta bertsotan aritzeko giro lagunkoi eta informala daukagu Ase Bertsozen. Bertsolari eta bertsozaleentzat ezin hobea!