JA Muzic - шаблон joomla Mp3
> <
  • Orain dela sei urte berreskuratutako saio klasikoa afari formatura bueltatu da: martxoaren 28an, ostirala, 21:00etan elkartuko gara Algortako Mugarri tabernan. Pizza eta razio gozo-gozoak afaldu ostean, Maialen Lujanbioren eta Unai Iturriagaren bertsoekin gozatzeko aukera izango dugu. Animatu eta eman izena lehenbailehen, aforo mugatua dago eta!

  • Otsailetik maiatzera Uribe Kostan egingo diren bertso ekitaldien berri bertsozaleei ematea da agenda honen helburua. Bat egin gurekin eta parte hartu bertsozaleon interes eta atseginerako prestatu ditugun ekimenetan. Lauhilekoa bertsoz bete-betea dator, gorde datak zuen egutegietan!

  • Neguko egun hotzak pixkana-pixkanaka atzean utziko ditu martiak, baina bitartean, hona hemen ALBEko bertsolariek non kantatuko duten hilabetean zehar:

  • "Edonor izan daiteke bertsolari neurri batean. Bizikletan ibiltzen edonork ikas dezake? Bertsotan, berdin". Horixe esan zuen Xabier Amuriza bertsolari handiak. Eta zuk, bertsotan ikasi nahi duzu? Bada, etorri Algortako Bertsolari Eskolara! ALBEko ateak zabalik dituzu.12 eta 18 urte bitarteko taldean eta helduen taldean izena emateko epea zabalik dago. Gozatu lagun artean bertsoen artean!!!

Hurrengo ekitaldiak:
28
Bertso afaria 2025
21:00etan
05
XXX. ESAERA ZAHARREN TXAPELKETA
11:00etan

Azken berriak

Argitaratze data: 2025-03-04

Orain dela sei urte berreskuratutako saio klasikoa afari formatura bueltatu da: martxoaren 28an, ostirala, 21:00etan elkartuko gara Algortako Mugarri tabernan. Pizza eta razio gozo-gozoak afaldu ostean, Maialen Lujanbioren eta Unai Iturriagaren bertsoekin gozatzeko aukera izango dugu. Animatu eta eman izena lehenbailehen, aforo mugatua dago eta!

Argitaratze data: 2025-03-03
Argitaratze data: 2025-02-21

Otsailetik maiatzera Uribe Kostan egingo diren bertso ekitaldien berri bertsozaleei ematea da agenda honen helburua. Bat egin gurekin eta parte hartu bertsozaleon interes eta atseginerako prestatu ditugun ekimenetan. Lauhilekoa bertsoz bete-betea dator, gorde datak zuen egutegietan!

Argitaratze data: 2025-02-10

Euskal Herriko 8 bertsolari gazte Getxoko uretan lehiatuko dira 22an: Haira Aizpurua, Janire Arrizabalaga, Peio Lago, Naia Arrizabalaga, Ekhiñe Zapiain, Kelmene Abaitua, Jon Mendiluze eta Eukene de los Aires. Lehenengo kanporaketa 18:00etan jokatuko da Abian elkartean, eta bigarrena 19:30ean Salsidu tabernan. Finala 21:00etan hasiko da Azebarri txokoan. Nork jantziko ote du Abrako txapela?

Taldekakoa 2024: Zallako kanporaketa

Apirilaren 12an jokatu zen 2024ko Bizkaiko Taldekako Bertsolari Txapelketako bigarren kanporaketa. Hiru saio egin ziren Zallako Tafis, Oreka eta Jomay tabernetan eta kantuan Enkarterri-Ezkerraldea-Meatzaldea eskualdeko Far West taldeko eta Arrigorriagako Estropozu taldeko kideak izan ziren. Eskualdeko taldeak, Far West taldeak, lortu zuen maiatzaren 25ean jokatuko diren finalaurrekoetarako txartela.

 

Far West taldearen kideak Imanol Arrutia, Jon Martinez, Ander Ezeiza, Ander Ucelay, Asier Alcedo, Idoia Anzorandia, Arkaitz Herrero, Ion Barrocal, Aitziber Bengoetxea, Eneko Diego eta Gari Morgado dira.

Eta Estropozu taldea Arkaitz Zipitria Mendizabal, Iker Garitagoitia, Peio Molinuevo, Maider Altuna, Aitor Arrutia, June Aizpurua, Ainhoa Belanco, Izaro Arsuaga eta Andrea Bañuelos kideek osatzen dute. 

 

Hurrengo kanporaketa apirilaren 17an izango da Algortan, Uribe Kostako Karidadeko masokistak eta Lea Artibaiko LeartiBai+ taldeen artean.

 

Informazio gehiago Bertsozale Elkartearen webgunean duzue ikusgai.

Bertsolariak

 
 

NOR GAREN

LAU LETRATXO izeneko bertsoak orobiltzen du ondoen gure eskolaren funtsa eta izaera:

Lau letratxo elkarren ondoan
akronimoa da, brabo!
eta atzean bertso-eskola bat…
Parkatu, askoz gehiago!
A, L, B eta ondoan E,
ALBE lez ezagunago,
bertsolari bik sortu zutena
gaur baino askoz lehenago.
Laurogeian sortu zuten eta
ez ote dugu arraro
hainbeste urtez iraun izana
bertsogintzaren abaro;
Sekretutxo bat badauka baina
irauteak aroz aro:

ALBEN AHOTSAK UGARI DAUDE
BIHOTZA BAKARRA DAGO!!!

Eskolak ematea

Transmisioa ALBEren helburu estrategiko nagusia dela esan genezake, erratzeko beldur handirik gabe. Bertsolariak sortu nahi ditugu, hitza arte bihurtuko duten bertsolari artistak, hain zuzen ere (35. urteurreneko leloak dioen moduan); eta horrek ondo koipeztutako makineria martxan jartzea eskatzen du, ezinbestean. Eskolatik bertsolari-eskolarako jauzia ematen laguntzeko hainbat irakasle eta laguntzaile ditugu. Eurak dira gure proiektuaren zutabe nagusietako bat. .

Ekitaldien antolaketa

Sustapenak ere garrantzi izugarria dauka gurean, bertsolariek inguru egokia behar baitute, beren dimentsio guztietan garatuko badira. Gure urteroko bertso-agenda ikaragarria da. 30 ekitaldi inguru, haietariko zenbait erreferente argiak direnak Euskal Herri mailan. Halandaze, bide beretik jarraitzeko borondate irmoa daukagu..

Ikerkuntza eta berrikuntza lanak

“Aurreak erakusten du atzea nola dantzatu” dio esaera zaharrak. Eta horregatik gara gu atzera begiratzen honen zaleak: etorkizunean urrats sendoak eman nahi ditugulako! Une oro ari gara ALBEkideok pentsatzen zer ekitaldi berri sortu, kudeaketa zelan hobetu, emaitzak zelan ugaritu, jende gehiagorengana zelan heldu… Eta arlo horretan ez daukagu bide erdian gelditzeko ezertariko asmorik. Ez horixe!

Elkarlana

Zorionez, gure helburu anbiziotsuak betetzeko ahaleginean ez gaude bakarrik. Bidelagun ditugu erakundeak, elkarteak, eragileak, zaleak… Haiekin batera eta neurri handi batean haiei esker iritsi gara gauden tokiraino, eta haiekin batera jarraitu nahi dugu bidean aurrera. Mila esker guzti-guztioi bihotz-bihotzez!

Sustatzaileak: