Apirilaren 12an jokatu zen 2024ko Bizkaiko Taldekako Bertsolari Txapelketako bigarren kanporaketa. Hiru saio egin ziren Zallako Tafis, Oreka eta Jomay tabernetan eta kantuan Enkarterri-Ezkerraldea-Meatzaldea eskualdeko Far West taldeko eta Arrigorriagako Estropozu taldeko kideak izan ziren. Eskualdeko taldeak, Far West taldeak, lortu zuen maiatzaren 25ean jokatuko diren finalaurrekoetarako txartela.
Far West taldearen kideak Imanol Arrutia, Jon Martinez, Ander Ezeiza, Ander Ucelay, Asier Alcedo, Idoia Anzorandia, Arkaitz Herrero, Ion Barrocal, Aitziber Bengoetxea, Eneko Diego eta Gari Morgado dira.
Eta Estropozu taldea Arkaitz Zipitria Mendizabal, Iker Garitagoitia, Peio Molinuevo, Maider Altuna, Aitor Arrutia, June Aizpurua, Ainhoa Belanco, Izaro Arsuaga eta Andrea Bañuelos kideek osatzen dute.
Hurrengo kanporaketa apirilaren 17an izango da Algortan, Uribe Kostako Karidadeko masokistak eta Lea Artibaiko LeartiBai+ taldeen artean.
Informazio gehiago Bertsozale Elkartearen webgunean duzue ikusgai.