MARTXOAREN 28AN BERTSOZ INGURATUTA AFALDUKO DUGU

Orain dela sei urte berreskuratutako saio klasikoa afari formatura bueltatu da: martxoaren 28an, ostirala, 21:00etan elkartuko gara Algortako Mugarri tabernan. Pizza eta razio gozo-gozoak afaldu ostean, Maialen Lujanbioren eta Unai Iturriagaren bertsoekin gozatzeko aukera izango dugu. 

Aforoa dagoeneko beteta dagoenez, izen ematea itxita dago.