Maiatzaren 8an hasiko da Udabarria bertsotan, 2025ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketako sailkapen fasea. Maiatzeko lau eguenetan egingo diren zortzi saioetan 48 bertsolarik hartuko dute parte; horietatik bederatzi ALBEkoak dira: June Diaz, Imanol Uria, Inazio Vidal, Aitor Esteban, Kerman Diaz, Paule Loizaga, Peru Vidal, Peru Irastortza eta Naroa Torralba. Zorte on guztioi!
Sarrerak salgai dituzue dagoeneko bertsosarrerak.eus atarian.