Euskal Herriko 8 bertsolari gazte Getxoko uretan lehiatuko dira 22an: Haira Aizpurua, Janire Arrizabalaga, Peio Lago, Naia Arrizabalaga, Ekhiñe Zapiain, Kelmene Abaitua, Jon Mendiluze eta Eukene de los Aires. Lehenengo kanporaketa 18:00etan jokatuko da Abian elkartean, eta bigarrena 19:30ean Salsidu tabernan. Finala 21:00etan hasiko da Azebarri txokoan. Nork jantziko ote du Abrako txapela?